Iragan maiatzean BiHatz rokodromoan jokatutako Boulderreko Nafarroako Txapelketari abiadurakoak eta zailtasunekoak lekukoa hartu diote. Azken bi modalitate hauek Berriobeitiko Rocopolis rokodromoan izan dute “geltokia”. Eta, oro har, blokeko lehian bezala, beste bi horietan lehiakide nafarrek erakutsi zuten, sasoiko egoteaz gain, ondo baino hobeto estutzen dutela. Azpimarratzekoa da ere, adin guztietako lehiakideak ikusi zirela: 12 urtez azpikoen mailatik hasi eta seniorrak arte.
Lehen egunean, abiadurak izan zuen protagonismoa. Onartu behar da modalitate horrek gero eta jarraitzaile gehiago izaten ari dela. Gainera, kontuan hartu behar da Rocopolisek abiadurako murru ofiziala duela; lehena Espainiako Estatuan. Eta horrek eskalatzaile ugari erakarri ditu horma horretan korrika egiteko.
Seniorren kategoriari dagokionez, mutiletan, azken fasera Unax Uterga eta Iker Carrera heldu ziren. Ez zen ezustekorik izan, eta, gainera, ez zen espero. Uterga aise gailendu zen. Hori ez da harritzekoa; izan ere, espezialista nafar honek nazioarteko lehiaketetan parte hartzen du. Nesketan, berriz, lehiakide bakarra izan zen: Leire Ruiz de Argandoña.
Txapelak jantzi zituzten beste eskalatzaileak honakoak izan ziren: Aiora Perez (12 urtez azpikoen maila), Naroa Ayerdi (14), Luz Peñas eta Aitor Sanz (16), Lorea Hernandez eta Gabriel Gonzalez (18) eta Maria Feo eta Imanol Sanz (20).
Lehia ederrak
Bestalde, biharamunean, Mendi eta Eskalada Kirolen Nafar Federazioak antolatutako zailtasuneko proba jokatu zen. Lehiakideen adina kontuan hartuta, ekipatzaileek ezaugarri ezberdinetako proposamenak antolatu zituzten: bide teknikoak murru bertikalean, fisikoak eroria duten marretan… Eta, oro har, Rocopolisera bertaratu zirenek lehia politak ikusteko aukera izan zuten.
Seniorrak ohiko arkuan nor baino nor aritu ziren. Mutilen kategorian, Ander del Riok irabazi zuen. Abiaduran bezala, Carrerak berriro ere zilarra sinatu zuen, eta Raul Muñozek brontzea. Aipatu dugu aurreko modalitatean Ruiz de Argandoña lehiakide bakarra izan zela, eta eskalatzaile honek egoera bera bizi behar izan zuen zailtasuneko proban.
Perez (12 urtez azpikoen maila) eta Ayerdi (14) sasoikoenak izan ziren, eta txapela bana jantzi zituzten. Naroa Moralesek eta Sanzek irabazi zuten 16 urtez azpikoen kategorian. Eta 18koan, Hernandezek eta Gonzalezek. Azkenik, 20 urtez azpikoen mailan, Oihane Ruiz de Argandoña eta Unai Etxarri indartsuenak izan ziren.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
