
Mercedes Benz Gasteizko hitzarmena sinatu dute enpresa batzordearen gehiengoak eta zuzendaritzak. UGT, CCOO, Ekintza eta PIM-i esker atera da aurrera akordioa. ELA, LAB eta ESK-k, berriz, aurka bozkatu dute, besteak beste itunak ez dituelako soldatak kontsumo prezioen indizearen (KPI) arabera igotzen.
Langile gehienek erreferendum bidez onartutako hitzarmen berriak 2021ari dagokion 4.000 euro gordineko ordainketa bat aurreikusten du, baita 2022 honetarako %6ko soldata igoera bat eta 2023tik 2026ra bitarte %2,25eko igoerak ere, beste hobekuntza batzuen artean.
1.200 milioi euroko inbertsio baterako aukera
Zuzendaritzak azaldu dutenez, langileekin lortutako «bakeak» 1.200 milioi euroko inbertsio bat posible egin dezake. Iragarri duenez, horrek gaur egungo ekoizpena bikoizteko aukera ekarriko luke.
Hitzarmen honi esker, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lantegirik handieneko 5.000 langileek 4.500 euroko prima jaso dute. Horietako 4.000 2021ekoak dira eta 500 ituna sinatzeagatik emanak. Datorren abuztuko nominan soldatak eguneratuko dira, adostutako %6ko igoera gauzatuz eta urtarriletik aurrerako atzerapenak ordainduko dira.
Irailero 1.000 euro gordineko ordainketa bat jasoko dute langileek.
Mercedeseko CCOOeko arduraduna, Roberto Pastor, pozik agertu da EFErekin izandako elkarrizketan, nahiz eta ELA, LAB eta ESK-k ez onartu, «ez itun hau eta ezta aurrekoak ere. Haiek ikusiko dute», esan du.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
