
Uztailaren 27tik 31ra ospatu ziren Baionako besten 90. edizioan 2019an izan ziren jaiekin alderatuta %15 hazi da jende kopurua; orotara 1,2 milioi pertsona bildu direla kalkulatzen da. Suprefeturak, Herriko Etxeak eta Fiskaltzak astearte honetan egin agerraldian bortxaketa bat eta lau bortizkeria salaketa izan direla jakinarazi dute.
Philippe Le Moing-Surzur suprefetak, Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak eta Euskal Elkargoko presidenteak eta Caroline Parizel prokuradoreordeak antolaketa eremuko kideekin batera prentsaurrekoa eman dute Lapurdiko hiriburuko Suprefeturan.
Agerraldian egin duten bilanean, bisitari kopuru handia izan bada ere, giroa «lasaia» izan dela baieztatu du suprefetak. Bestetako zenbait partaidek aldiz, «bilan beltza» dela baieztatu du Biltxoko elkarteko kide Ibai Agirrebarrenak.
Izan den bortxaketa salaketari loturik 2 pertsona kontrol judizialpean askatu dituztela adierazi dute. Erasoa ostegunetik ostiralerako gauean gertatu zen.
124 lagunek adierazi dute ziztatuak izan direla, eta 11 salaketa izan dira; 17 pertsonari egin dizkiete azterketak. Suprefetak ziztaden arazoa ez dela pentsatzen zena bezain larria izan jakinarazi du.
Lau pertsona bortizkeriengatik atxilotuak izan dira, horietatik bat sastakada batengatik. Ekintza egozgarrietan 17 kasu lapurreta indarrez tira egiteagatik izan ziren, eta 137 telefono mugikorrak ebasteagatik.
Segurtasunean egunero 592 pertsonak lan egin du: poliziak, jendarmeak, militarrak...
Kultura
Antolatu diren kultur ekimenetan ohi baino jende gehiago izan da, saldu diren 190.000 sarrerei loturik. «1.200 musikari ibili dira karriketan. 10.000 pertsona herri kiroletan, karroen desfilea sekula baino jendetsuagoa, zezenketa arrakastatsuak…» adierazi du Yves Ugalde Baionako Herriko Etxeko Kultura axuantak.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

