
Eulia eta Kanpaia sarien hamalaugarren edizio honetan, Hontzak konpartsak jaso du 2022ko Aste Nagusiko Kanpaia aitorpena; seigarren urtea du sari hori jasotzen. Babes handiarekin lortu du, gainera, txosnarik dotoreenaren izendapena. Izan ere, publikoak eta konpartsek emandako botoen herenak baino gehiago eskuratu ditu. Gauzak horrela, Hontzak konpartsak bere lidergoa indartu du, orain arte Kanpaia gehien metatu duen eragilea baita.
Hontzak konpartsak ohikoa duen kritika soziopolitikoa erabili du ‘Jaungoikoa eta Lagi Zarra Money Making Machine’ izeneko txosna dekoratzeko. Bertan, EAJko logotipoak dituen hainbat engranaje ikus daitezke, hainbat enpresa eta erakunde biltzen dituen ‘Basque Jeltzale Entxufe Energy System’ lelopeko instalazioaren ondoan.
2007. urtean hasi ziren Bilboko Konpartsak Eulia eta Kanpaia sariak ematen; modu bihurrian konpartsak zirikatu nahi zituzten, bi helbururekin: txosnen dekorazioa hobetzea eta jai-eremua atontzeko ahalegina indartzea. Konpartsen arteko sariak dira, eta, esan bezala, dekoraziorik dotoreena duen txosnak Kanpaia aitorpena jasotzen du; aldiz, grazia gutxien duen txosnari Eulia saria ematen diote. Txosnaren egitura, dekorazioa eta konpartsa bakoitzaren gaitasuna hartzen dira kontuan.
Bada, Hontzak konpartsaren txosnan ikusi ahalko da Kanpaia, Aste Nagusia bukatu bitartean. Eta Eulia, aldiz, Irrintzi konpartsaren txosnan.
2007tik gaur arte Hontzak eta Eguzkizaleak konpartsen txosnek jaso dituzte Kanpai sari gehien. Hontzak konpartsak sei aldiz jaso du (2009, 2010, 2011, 2016, 2017 eta aurten). Eguzkizaleak konpartsak, berriz, lau urtetan lortu du sari preziatua (2007, 2008, 2012 eta 2015ean).

Twin Melody ordiziarren «toxikotasunaren» salaketa bolo-bolo ibili da, Benidormetik hasita

El mural de Ondarroa que homenajea a las mujeres rederas, el tercero mejor del mundo

Fallece un trabajador en Donostia al caer al vacío en un edificio en obras

LAB se concentra frente a un bar de Hondarribia contra la explotación en la hostelería

AHTk Arrasateko Lezetxikin egindako kalteak argitara atera dituzte bertako espeleologia zaleek

Autismo: Cuando la mochila que más pesa es la institucional

«Los videojuegos pueden ser usados para fines educativos y acercar la Historia a la juventud»

La «ilusión» de Osasuna y el «hambre» del Athletic, frente a frente en semifinales de Copa
