
Egunero bezala hasi da larunbata Bilboko Aste Nagusian: Txistularien dianarekin eta txupinarekin. Besteak beste, Erraldoien eta buruhandien kalejirak, txikiguneak, bilbainadak, Udal Musika Bandaren kontzertuak eta bertsolariek osatu dute goiza.
Eguerdian Negrinek irabazi du Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako marmitako-txapelketa, kategoria orokorrean; txapela ez ezik Kantauriko Marmitakoaren XIII. bandera ere lortu du. Bitartean, Pa... Ya konpartsa ere nagusitu da gaur. Sariak banatu dizkiete Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacio txupinerak.
Eguraldi eguzkitsua lagun, Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketako seigarren proban, marmitako-lehiaketan, parte hartu dute dozenaka lagunek Bilboko Areatzan.
Eguneko sukaldaritza-lehiaketaz gain, gune gastronomikoan bestelako jarduerak egin dituzte: alde batetik, euskal sagardoaren tailerra, eta beste aldetik, Eusko Labeleko mila hegaluze-pintxo baino gehiago banatu dute konpartsek Areatzan; kasu bietan, Hazi Fundazioari esker egin dituzte jarduerak.
Gaurko marmitako-probaren puntuazioak aurreko egunetakoei gehituko zaizkie. Hala, oraindik azken proba geratzen da Aste Nagusiko Sukaldaritza Lehiaketaren sailkapen nagusirako: buztan-gisatua. Lehiaketa denek puntuatuko dute; bihar, igandean, ezagutuko dugu irabazlea.
17.30etik aurrera konpartsen arteko herri kirolak egongo dira Arriaga plazan. Ondoren, Bilbo Kantari kalejira egongo da Alde Zaharretik. Gaueko jaigiroa hartuko du gero protagonismoa.
Bilboko Konpartsek Erasoen aurkako protokoloa aktibatu eta giza-katea deitu dute, Arriaga parean, 19.30ean.

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

Duelo por la joven artista fallecida en Nabarreria y preocupación por las dos heridas en la UCI
















