NAIZ

Instagramen fobia titiburuei: Katixa Agirreren liburuaren azala zentsuratu du oraingoan

Kaitixa Agirrek aurkeztuko duen ‘Berriz zentauro’ liburuaren azala zentsuratu du Instagramek, titiburu bat erakusten duelako. Idazleak berak salatu du sare sozialen bitartez.

Kaitxa Agirrek aurki publikatuko duen azken lanaren azala, Instagramek zentsuratua.
Kaitxa Agirrek aurki publikatuko duen azken lanaren azala, Instagramek zentsuratua. (@katixagirre)

Kaitixa Agirre euskal idazleak Elkar argitaletxearekin batean datorren astean aurkeztuko duen ‘Berriz zentauro’ liburuaren azala ez da guztiz esplizitua. Iradokitzen du gorputz bat enbor baten parte dena, besoa, bizkar zati bat eta titia, bere titiburuarekin. Instagramek, ordea, ez du zentsuratu enborra, besoa, bizkarra, ezta titia ere. Titiburua da sare sozialetik ezabatu duena, idazleak berak Twitter bidez erakutsi duenez, «biluzteari buruz ditugun ildo komunitarioen aurka doalako».

Modu honetara arrazoitzen du Instagramek Katixa Agirreren liburuaren azala zentsuratu izana, idazleak agertu duenez: «Gure jarraibideek pertsona guztiak errespetatzen dituzten adierazpenak egitera bultzatzen dute jendea».

Soilik emakumezkoenak

Sare sozial honek ez ditu soilik gorputz biluziak zentsuratzen –eta gorputz biluzi guztiak ez ditu zentsuratzen–, baina titiburuen kasua berezia da, soilik emakumezkoenak zentsuratzen baititu. Pasa den otsailean ezaguna egin zen Adidas markaren kanpaina bat: bularretakoak iragartzeko titi desberdinen bilduma bat argitaratu zuen sare sozialetan. Arazorik gabe igo zuen edukia Twitter-era...

Baina titiburuak ezabatu behar izan zituen Instagramen argazkiak argitaratzeko:

 

Ver esta publicación en Instagram

Una publicación compartida de adidas_es (@adidas_es)