
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guztiak agortu egin dira. Abenduaren 18an, Iruñeko Nafarroa Arenan, izango da zita eta, Bertsozale elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko ez dago sarrerarik. «Gaur saldu dira azken sarrerak. Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zeuden, eta amaitu dira errebotekoak ere. Bete da aforoa, beraz, eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko», azpimarratu dute ohar baten bidez.
Atzo hasi zen, Getxon, final horretarako bidea eta Alaia Martin izan zen onena. Gaur Arrasaten, Amaia Antzokian, 17:00etatik aurrera kantuan izango dira Gorka Paginabarraga, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Miren Amuriza, Saioa Alkaiza eta Xabier Silveira. Honetarako ere ez dago sarrerarik, baina gainontzeko saio guztietarako sarrerak daude salgai txapelketaren atarian.
Ekainean, Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztearekin batera, salgai jarri ziren finaleko sarrerak. Bertsozale Elkarteko bazkideek sarrera erreserbatuta izan zuten sarrera lehenengo astean. Uztailetik aurrera, bazkide zein ez bazkideek izan dute aukera txartelak eskuratzeko, gaur goizean amaitu egin diren arte.
Finalerako autobus eta bazkari txartelak
Era berean, Bertsozale elkarteak baieztatu du «aurki» jarriko dituela salgai finalerako joateko autobus eta bazkari txartelak. Horiek ere, atari berean jarriko dira eskuragai.

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

Los vídeos de la mortal paliza al joven negro Tyron Nichols generan indignación en EEUU

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

Autismo: Cuando la mochila que más pesa es la institucional

«Los videojuegos pueden ser usados para fines educativos y acercar la Historia a la juventud»

La «ilusión» de Osasuna y el «hambre» del Athletic, frente a frente en semifinales de Copa
