
Oñatin pasa den asteburuan hasi zituzten jaietako ekitaldiak, baina asteazken honetan (irailak 28) egingo dute Txaintxikuaren jaitsiera jaiei ofizialki hasiera emateko. Jarraian, Danborrada Nagusia, disko-festa eta karaokea izango dira, lehenengo egun honi amaiera ezinhobea emateko.
Jai egitaraua datorren astelehena arte luzatuko da eta bertan adin eta gustu gutzientzako ekitaldiak daude iragarrita, hauen artean pilota partidak, sokamuturra, bertsolariak, ganadu, barazki eta artisau erakusketa, sagardo dastaketa, herri bazkaria, herri kirolak edota ikuskizun piroteknikoa, besteak beste.
Musika arloari dagokionez, honako talde hauek hartuko dute parte plazako zein txosnaguneko kontzertuetan: DJ Bull, Dj Reimy eta DJ Osaka (asteazkena 28); Musika Banda eta Txistulari Taldea, Ramada Inn, Keia eta Xabier Aburruzaga Band (osteguna 29); Kilimak, Alu Zikiñak, Lixiba eta Lentejas (ostirala 30); Sakatu elektrotxaranga, Gora Herria, Raimundo el Canastero, Motz, Merina Gris eta DJ Fresa Morango (larunbata 1); Musika Banda eta Txistulari taldea, Irai eta Bohemia Orkestra (igandea 2); eta Burrunba elektrotxaranga eta Iratzar (astelehena 3).
Oñatiko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Arrano Taberna, Boga Taberna, Txantxiku Elektrizitatea, Arkauz Optika, Bidebarrieta Fisioterapia, Lizar-Etxe Jatetxea, Cartonajes Arregi, Errekabarren, Ulma, Zurich Aseguruak.

Iurretan ere pasa den asteaz geroztik ari dira San Migel jaiak ospatzen, eta herri honetan igandera arte luzatuko dira. San Migel bezperan (irailak 28), jubilatuen eta gazteen bazkariak daude iragarrita, eta arratsaldez ohiturazko Doniel-Atxa edo makalaren altxatzea egingo da.
Ohiturekin jarraituz, San Migel egunean (irailak 29) dantzari eta agintarien kalejira egingo da goizean montoitik plazara, eta goiz eta arratsaldez dantza saioak izango dira. Ostiral gauerako (irailak 30) bertso saioa dago iragarrita, zapatuan (urriak 1) mozorro eguna ospatuko da eta domekan (urriak 2) nekazaritza eta artisautza azoka eta dantzariak izango dira, aurten Zangotzako Rokamador dantza talde gonbidatuarekin.
Musika arloari dagokionez, honako talde hauen emanaldiak daude iragarrita Iurretako jaietan: Txalainak eta Altxa Porru (asteazkena 28); Eingo (osteguna 29); Lotxo, Baske Street Boys, EDAN (kontzertu bakarra) eta Gora Etorri (ostirala 30); Luhartz (zapatua 1) eta Miren eta Roberto Etxebarria trikitilariak (domeka 2).
Iurretako erakunde laguntzailea: Iurreta Eleizateko Udala
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
