NAIZ

Erabateko hedapena gauzatu du Hamaika Telebistak jauzi digitalari esker

Smart TV aplikazioa aurkeztu du Hamaika Telebistak. Zerbitzu berri honi esker, zuzenean edota nahieran telebista guztietan ikusi ahal izango da Hamaika. Aplikazio hau instalatzeko Google Play plataforman Hamaika bilatu eta deskargatu behar da.

Gaurkotasuneko telebistako erreferentzia nagusi gisa sendotzeko helburuarekin ekin dio denboraldi berriari 
Hamaika Telebistak. Izan ere, informazio zerbitzuak indartuta datoz denboraldi berrian. Gainera, jauzi digitalari esker, munduko telebista guztietan ikus daiteke aurrerantzean.

Edozein etxetatik zuzenean zein nahieran ikusteko zerbitzua emango du Hamaika APPak.

Hamaika Telebistarentzat garrantzi berezia du telebista guztietan eskuragarri izateak, hedapenari esker audientzia eta erreferentzia indartzea baita euskal telebista honen helburua.

Smart TV azpiegitura digitalari esker, LTD hedapenaren mugak gainditu eta euskal komunitate osoarengana helduko da orain.

Hamaikak azalpen bideoa jarri du eskuragarri erabiltzaile guztiei aplikazioa haien smart TV-an instalatzea errazteko Urrats hauei jarraitu behar zaie:

1.    Sartu Google Play plataforman.
2.    Bilatu, HAMAIKA aplikazioa.
3.    Aukeratu HAMAIKA.
4.    Instalatu HAMAIKAren zuzenekoa eta edukiez nahieran!

Zuzeneko programazioa eta eduki bereziak

Ikarturte honetako programazioari dagokionez, aipagarriak dira aurrez egindako serie arrakastatsuak. Hala nola, ‘Nafar Away’ saioaren denboraldiak, ‘Hezurren Memoria’ telebista-seriearen kapituluak edota Berri Txarrak taldeari buruz egindako iraupen luzeko edukiak. Baita osasunari edota haurrentzako ekoitzitako eduki bereziak ere.

Informazio zerbitzuak indartuta datoz denboraldi berrian, bestalde.

Goizeko albistegi digitalek ‘Gurean gaur’ [12.00 – 14.00] magazinari eta eguerdiko ‘Eguerdian gaur’ [14.00 – 15.00] albistegiari ematen diete bide, Leire Regadas eta Karolina Suarezek gidatuta.

Informazio-zerbitzu horiek arratsaldean zehar jarraitzen dute, eta gaueko ‘Gureak gaur’ albistegiarekin amaitzen dira [20.30 – 21.30] Miriam de la Matarekin.

‘Nafarroa gaur’, Nafarroako aktualitateari eskainitako gune berezia, informazio gune guztietan, Sandra Urrak gidatuta, nabarmentzeka ere, baita San Fermin eguneko txupinazoan udaletxeko plazatik, Atarrabiako Hatortxu Rock jaialdian eta abarretan egindako zuzenekoak ere.

Entretenimenduari dagokionez, Hamaika Telebistak ‘Nafar away’, ‘Klip batean’, ‘Musika zuzenean’, ‘Kolpez kolpe’ eta ‘Joko zelaia’ eskaintzen ditu.

‘
Nafar Away’k herrialdea zeharkatzen jarraituko du, Yasmin Maansrik orain arte zuzendutako jende, ohitura eta paisaia guztiak ezagutzera emateko.

‘Musika Zuzenean’ek musika gaurkotasunaren erreferentzia izaten jarraitzen du, talde berri eta ez hain berriei ahotsa emanez eta diskoak aurkeztuz Koldo Otamendiren eskutik [osteguna 22.00/larunbata eta igandea 19.30].

Baina Hamaikan musikari eskainitako tartea haratago doa, ‘Bizi Musika’ren eskutik. Bertan, euskarazko banden abestiez gozatzeko aukera izango da.

‘Kolpez Kolpe’k gaurkotasuna jorratzen jarraituko du umore garratz eta feministaren bidez, Ekhiñe Atorrasagastik eta Naroa Iturrik zuzenduta. Astelehenetik ostiralera [21.30] gaueko albistegiaren ondoren ‘Kolpez Kolpe Antenatik At’ekin, alde batetik, eta asteazken gauetan ‘Kolpez Kolpe berezia’rekin.

‘Hamaika Leiho’k [15.30- 16.30] eguneroko tartea izaten jarraituko du, errepidetik paisaiaz gozatuz erlaxatzeko.

‘Banda Zabala’k [larunbata/igandea 20.00] eta ‘Joko Zelaia’k [astelehena 22.00] kultura/arte eszeniko eta kirol ekitaldiak hartuko dituzte, hurrenez hurren.