Bigarren Kafea

«Badira hainbat urradura gure gizartean eta uste dut artez josi daitezkeela»

Urriaren 14an estreinatu zuten Artedrama eta Axut konpainiek 'Hondamendia' obra. Zaldibarko zabortegia abiapuntu duen antzezlana Donostiako Gazteszenan egongo da ikusgai asteburu honetan. 

 

Audio_placeholder

«Badira hainbat urradura gure gizartean eta uste dut artez josi daitezkeela»

Loading player...

Aktore, zuzendari, musikari, gidari, teknikari, ekoizle, banatzaile…. Funtsean, sortzailea da Ximun Fuchs. Txikitatik Manex anaia izan du antzerki ibilbidean bidelagun; biek antzerki ikasketak egin zituzten Bordeleko unibertsitatean, baina hasieratik teoria gehiegi eta praktika gutxi zeukatela sentitu zuten biek.

Horrela, 1994an euren taldea sortzen hasi ziren hainbat kiderekin batera; 'Le petit theatre de pain', eta berarekin batetik bestera ibili ziren. Urtetan euskaraz eta frantsesez aritu ziren, eta beti frantsesa gailentzen zela sentiturik, anaiarekin batera Axut! kolektiboa sortzeko garaia zela sentitu zuen, euskara hutsean aritzeko desafioarekin. Taldearen xede, euskarazko antzerkia garatzea, eskema propio eta ekonomikoak lortzea eta beste euskal sorkuntza batzuren egituratze prozesuetan laguntzea da. 

Kolektiboak 'Hondamendia' lana aurkeztu berri du. «Zaldibarko luiziarekin hasi zen guztia; gu autopistan ginen eta susmatu genuen bazela munduaren amaiera bat, munduak krak egin zuen lehen aldiz» esan digu. 

Gai hori ardatz hartuta osatu dute antzezlana; 2020ko otsailean hasi eta 2022ko otsailean amaitzen da obra eta gizarteak dituen ezintasun eta hutsuneari buruzko galderak planteatzen ditu. «Krisiak hitzez josi, marraztu eta antzeztu behar ditugu». Harkaitz Canok idatzi du testua, «hitzak bere leku zuzen eta aproposena aurkitzeko egon da gurekin».

Aurreko lanekin gertatu bezala, oraingoan ere bira ikusgarria egingo dute, data asko itxita baitituzte. «Ibili gara antzoki guztietan, eta asko ikasi eta desikasi dugu; mundu guztiari mintzatzen diren artistek beraien zilborrari mintzatzen diote soilik». 

Gurera etortzeko tartea hartu du Ximun Fuchsek.