
Espero zen bezala, Jokin Altunaren eskuin eskua ez da garaiz osatu eta amezketarrak uko egin dio asteazkenean Eibarren jokatu behar zuen Binakako txapelketako lehen jardunaldiko partida jokatzeari. Herriko pilotalekuan aritu da amezketarra gaur goizean eta sentsazioak onak izan ez direnez, berehala hartu du San Andres eguneko festibalean parte hartzeari uko egitearen erabakia. «Proba labur bat egin dut Amezketan eta eskuin eskua oraindik prest ez dudala ikusi dut», azaldu du egungo Binakako aurrelari txapeldunak.
Lau eta Erdiko final gogoangarrian hartu zuen min aurrelari gipuzkoarrak –eskuin eskua erabat ubelduta eta handituta amaitu zuen Joseba Ezkurdiaren aurka– eta orain bere asmoa bigarren jardunaldirako prest egotea litzateke. «Eskuan masajeak hartu jarraituko dut eta beste proba bat egingo dut bigarren jardunaldiaren aurretik, ea jokatzeko moduan nagoen». Horretarako beste aste bat izango du Altuna III.ak, abenduaren seirako baitago iragarria euren bikotea, Tolosan, Peio Etxeberria eta Rezustaren aurka.
Irribarriak zain jarraitu beharko du
Bien bitartean, Danel Elezkano aukeratu du Aspek asteazken honetan amezketarraren hutsunea betetzeko. Zaratamokoaz gain, Iker Irribarria zen gipuzkoarraren ordezko aritzeko hautagai nagusia, baina enpresak bizkaitarraren aldeko apustua egin du. Aramakoak, eta aukerak izan zitzakeen Dariok San Andres eguneko jaialdiko lehen partidan elkarren aurka jokatzearekin konformatu beharko dute, momentuz. Gipuzkoarra Oier Etxeberriarekin arituko da errioxarra, aldiz, Erostarberekin.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
