
Serbiako polizia ohi baten atxiloketa dela eta abenduak 10az geroztik Kosovo eta Serbiako mugako errepideak blokeatzen zituzten barrikadak desegingo dituzte, Aleksandar Vuci Serbiako presidenteak esan duenez. Polizia albanokosovareei eta hauteskunde azpiegiturei eraso egitea leporatuta atxilotu zuten polizia ohia, baina asteazkenean Pristinako auzitegi batek aske uztea erabaki zuen. Vucik barrikadak kentzeko deia egin du, baina 24 eta 48 ordu bitarte tardatuko dituztela aurreratu du.
Tentsioak gora egin du azken egunetan eta Serbiak Armada ere prestatu zuen; asteazkenean, Ameriketako Estatu Batuek eta Europar Batasunak «baldintzarik gabeko deseskalatzea» deitu zuten asteazken honetan, Ana Brnabic Serbiako lehen ministroaren ustez, «gatazka armatuaren atarian» zegoen.
Nazio Batuen Erakundeko Kosovoko ordezkari Caroline Ziadehek begi onez ikusi du serbiarren keinua eta iparraldeko errepideetako blokeoa desegiteko asmoa. Serbia eta Kosovoren arteko elkarrizketa berriz hasteko deia egin du.
Komunikatu baten bidez aditzera eman duenez, Ziadehek txalotu egin du ekintza. Nazioarteko komunitatearen eta inplikatutako aldeen «ahalegin latzek» Kosovoko herritar eta komunitate guztien segurtasuna bermatu dutela adierazi du.
Ziadehek konpromisoen garrantzia azpimarratu du, eta Kosovoren eta Serbiaren arteko elkarrizketari lehenbailehen ekitearen garrantzia nabarmendu, «konpontzeke dauden arazoak konpontzeko eta harremanak normalizatzeko».
Bitartean, Pristinan, hainbat eraikin publikotan epailearen eta fiskalaren aurkako mezuak jarri dituzte, Serbiako polizia ohi bat atxilotzera behartu zutenak. Kosovoko Gobernuak ere atzo kritikatu zuen erabaki judiziala, eta serbiarrentzat deseskaladarako seinale bat izan zela aipatu dute.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
