
Lucas Eguibarrek beste erakustaldi bat eskaini du larunbat honetan. Denboraldiko helburu nagusietako bat, Kristalezko Globoa, Kanadan dago jokoan, eta donostiarra horren jakitun da. 2015ean ere probatu zuen garaikurra eramateak dakarren loriaren zaporea, eta aurten errepikatu nahi du. Sierra Nevadako bi Munduko Kopetan, non urre bat eta zilar bat lortu zituen, lehen kolpea eman zuen eta gaur, Mont St. Annen (Kanada), asteburu honetan jokatuko dituen bi probetako lehenengoan bigarrena eman du.
Lucas Eguibarrek nagusitasun harrigarriarekin pasa ditu kanporaketak. Final-zortzirenetan lehen postuan helmugaratu da, Jon Woo korearraren, Radek Houser txekiarraren eta Loan Bozzolo frantziarraren aurretik. Eguneko laugarren txandan lehiatu da, eta, gainditzeaz gain, hurrengoan, bosgarrenean, Kristalezko Globoa irabazteko lehian bere lehiakide zuzenenetako bat, Omar Visintin italiarra, kanporatu dutela ikusi du.
Final-laurdenak oso interesgarriak izan dira, Eguibar bigarren txandan baitzegoen, Veysonnaz Munduko Koparen ostean sailkapen nagusiko liderra zen Martin Noerl alemaniarra ere bertan zela. Biak izan dira kanporaketako onenak, baina donostiarra helmugaratu da lehen postuan, Noerl, Woo korearra eta Yoshiki Takahara japoniarra atzetik zituela.
Finalerdietan gidoia berriro errepikatu da. Lucas Eguibar izan da berriz ere onena eta, gainera, eguneko bigarren albiste baikorra izan du, Martin Noerl aurkari nagusia kanporatua izan baita, laugarren postuan helmugaratuta. Gipuzkoarrarekin batera Eliot Gondin kanadarrak final handirako txartela lortu du, eta Merlin Surget frantziarra ere kanpo geratu da.
Finalean Eguibar hirugarren postuan kokatu da irteeratik, eta kronometratutako bigarren zatian eta hirugarrenean postu horri eutsi dio. Donostiarrak hirugarren tokian bukatu du lasterketa, Eliot Grondin kanadarraren eta Jakob Dusek austriarraren atzetik, eta Lorenzo Sommariva italiarraren aurretik.
Gaur lortutako brontzezko dominak garrantzi handia du, Lucas Eguibarrek bere lehiakideekiko aldea murriztu baitu. Donostiarra, Omar Visintin aurreratu, eta bigarren da orain. Martin Noerl da Munduko Kopako sailkapen nagusiko liderra 410 punturekin, Lucas Eguibar da bigarren 386 punturekin, Visintin hirugarren 344rekin eta Eliot Grondin laugarren 339rekin.
Igande honetan jokatuko da denboraldiko azken proba, berriz ere Mt. St. Annen, eta Kristalezko Globoaren borroka zabalik dago oraindik.

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
