Beti izan dut mesfidantza handia burokraziarekin. Zer esanik ez, burokratekin. Argi dago erakundeen garapenean politikak eta proiektuak aurrera ateratzen lagunduko duten tresnak eta egiturak izatea ezinbestekoa dela. Hala ere, gorputz burokratikoak hedatzeko berezko joera dauka eta hori ez da doakoa. Normalean, burokraziak bere funtzioak eta egitura zabaltzen ditu, bere existentzia justifikatzeko lanak sortzen ditu eta, oro har, erakundeen eta komunitateen zati sortzaileena mugatzeko joera du. Burokrazia ordena-tresna bat da, espiritu emantzipatzaile edo libertarioa dutenentzat beti deserosoa.
Horregatik, kezkatuta nago burokraziak Euskal Herriko gorputz sozial eta instituzionalean duen hedapenarekin. Honezkero, herrialde honek ezin du paper bat kaxoi batetik bestera mugitu deialdi bati itxaron gabe. Ondoren, formulario bat bete beharko du eta leihatila fisiko edo birtual batean azterketa gainditu beharko du.
Gainera, erraztasunik ez dago, dena zaila da. Herritarren -edo are eta bezeroen- betekizunak handiak, argiak eta zorrotzak dira. Administrazioarenak -edo haren funtzioren bat azpikontratatua duten enpresenak- ez daude hain argi, ordea. Maizegi entzuten ditugu «hori ez da nire lana» edo «guk hori ezin dugu egin» aitzakiak.
Kasu askotan, egiturek gastatzen dituzte ekoiztera bideratu beharko liratekeen baliabide gehienak. Zenbait politika publikok enplegu-politika gisa funtzionatzen dute, agian, baina muga asko dituzte kultura, industria edo hezkuntza sustatzeko zituzten jatorrizko helburuak betetzeko. Agian horrela izan behar du, baina komeni da inor ez engainatzea, ezta nork bere burua engainatzea ere. Kontuak ematera ez gaude ohituegiak.
Egunerokotasunean edo administrazioan ez ezik, enpresaren munduan ere burokrazia itogarria izatera iritsi da. Lege bakoitzak garapen burokratiko berria finkatzen du, sarri enpresa handietarako logikoak diren betebeharrekin, baina gureak bezalako enpresa askorentzat bideraezinak diren eskakizunekin. Burokrazian inbertituz betekizun horiek gainditu daitezke, baina orduan plan horien helburua noraino gauzatzen den eztabaidagarria da. Ez dakit alor honetan gastatzen diren energiez eta sortzen den etsipenaz jakitun ote garen.
Unibertsitatea sistema erreproduzitzeko erakundea den heinean, logikoa da arima burokratiko indartsua izatea. Azkenaldian, graduondoko ikasketak egiten ari den jendearekin egon naiz. Lagunek hainbat irakasgaitan aurkeztu dituzten lanen berri eman didate. Harritu egin nau lan horien interes sozialak. Adibidez, genero arrakalak hezkuntzaren etapetan nola gauzatzen diren edo Txileko eztandaren ondoren garatu ziren sinboloen eragin politikoa aztertu dute. Ziurrenik, ez dira patentatzeko moduko ikerketak, baina interesgarriak dira eta emankorrak izan zitezkeen. Adibidez, politika publikoak edo estrategiak moldatzeko. Une honetan, ordea, ikasgaiak gainditzeko funtzio burokratikoa besterik ez dute betetzen. Nire lagunak karrera akademikoan aritzen ez direnez, ikerketa horiek ez dira aldizkari zientifikoetako argitalpen izatera ere iritsiko.
Hainbat alorretan egunero inbertitzen diren energia sortzaileen emaitza soziala oso txikia dela iruditzen zait. Nire ustez, herri txiki honek ezin du ontzat eman indar sortzaileak indar burokratikoen mende egotea. •

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
