Aneto mendian (3.404 m) “fastest known time” edo ezagutzen den denbora azkarrena kontzeptuak beste marka eder bat jaso berri du. Joan den 9an, Lurdes Palaok Benasquetik irten, tontor hori “Estasen” korridoretik igo eta ohiko bidetik Benasquera jaisteko 6 ordu eta 17 minutu behar izan zituen. Ia 40 kilometro eta 3.000 metroko desnibela dituen ibilbide horretan emakumezko batek egin duen denbora onena da.
Valentziarra, berez, trail running-ean espezialista handia da, baina aurreratu duen bezala, izaera horretako xedeekin erabat harrapatuta dago: «Korrika eta alpinismoa elkar uztartzea gustuko dut. Duela zazpi urte, Gran Trail Aneto-Posets egin nuenean, nire bizimodua eta mendia bizitzeko nuen ikuspuntua asko aldatu zen. Pirinioetako gailur bereziena bihurtu zen. Ondoren, mendi hori eskalatzen, korrika egiten eta eskiatzen igo dut, eta baiezta dezaket nire bigarren etxebizitza dela. “Estasen” korridorea, berriz, eskalatu nuen lehenetarikoa izan zen, eta orain bakarka jardun dut».
Palaok argi zuen apirila hilabete egokiena zela helburu horretan ekinaldi bat egiteko. Eguraldi iragarpenak zein mendiaren baldintzak ondo aztertu ondoren, goizeko 5etan lehen urratsak egin zituen: «Coronas aterpera oso erritmo onean heldu nintzen; aurreikusitako denborari minutu batzuk kendu nizkion. “Estasen” korridorera sartu aurretik, sekzio batzuk elur gogorrarekin egin nituen. Korridorearen sarreran, berriz, David eta Juanma zain nituen; arinago joateko korridorea eskalatzeko tresneria eta arropa gehiago janzteko eraman zituzten. Zapatilak kendu eta kranpoiak, kaskoa eta pioletak hartu nituen. Korridorean bakarrik nengoen. Hasieran ez zegoen elurrik; horrelakorik ez dut inoiz ikusi! Irtengunea gainditu eta zapaldutako urratsetatik jarraitu nuen. Oso sendo zeuden, eta, horri esker, azkar eskalatu nuen. Ia konturatu gabe, gailurrean nengoen. Lau orduko igoera izan zen».
Denbora azkarrena
Krono hori ikusita, Palaoren motibazioa indartu zen. Tontorra zapaldu eta segundo bat bera ere galdu gabe, jaisten hasi zen. Mahoma izeneko pasagunera zuzenean joan zen. Hots, lerrootako protagonistak ohiko ibilbidea aukeratu zuen Benasquera jaisteko.
Coronaseko lepoan, bestalde, korrika egiteko zapatilak jarri, arropa pixka bat kendu eta ordubetean aterpera iritsi zen: «Hamabost kilometro falta ziren “helmuga” zeharkatzeko, eta ibilbide hori Juanmarekin egin nuen. Konturatu orduko Benasque herrian nengoen 6 ordu 17 minutu eta 45 segundoko denborarekin. Nire aurreikuspenak gainditu nituen! Marka horri garrantzia ematen diot, baina badakit gauza batzuk hobetu behar ditudala. Ez naiz pistako korrikalari ona; hortaz, azkarrago joateko aukera dut. Baina, bederen, nire erronka aurrera atera dut. Ibilbide horretan emakumezko batek egin duen denbora azkarrena izan da. Ea beste batzuk animatzen diren!».

Exigen responsabilidades por la violenta carga de la Ertzaintza contra la hinchada del Alavés

«El abuso de pantallas en niños no solo retrasa el habla, está generando discapacidad»

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena
