
Euskal Herri osotik etorritako milaka kantuzalek bat egin dute Bilbon Euskal Herria Kantuz eguna. ‘... eta elkartuko gara berriro’ lelopean egin dute, 2019 urtetik lehen aldiz. Hau da, pandemiak eragindako etenearen ostetik, lehenbizikoz.
Goizez, 11:00etan hasita, Abando eta Indautxu aldeko hiru gunetan abestu dute Euskal Herri osotik heldutako kantuzaleek, Kale Nagusia lekuko dela. Bazkaria eta gero, 17:00etan abiatuta, Zazpikaleetan barna, beste lau gune edo geldialdi egin dituzte bildutakoek, kantu zerrenda osoa abesteko. 19:00ak aldera, Bai Euskarari ekimenaren 45. urteurrena dela medio, omenaldi bat egin dute Plaza Barrian.
Gaurko egunerako, gainera, liburuxka berezia izan dute esku artean. Erramun Mendibelanda margolariak egin du, kantatuko ziren abestiekin.
Bilboko Kantuzale Elkartea, Euskal Herria Kantuz (Euskal Herriko kantu taldeen sarea) eta Bilboko Konpartsak-ek antolatu dute ekitaldia. Kantua Euskal Kulturaren «transmisio tresnatzat» dute eta gaur ere horren eredu izan da. Zenbakitan: Milaka kantuzale, 800 bazkari inguru, hainbat musikari, zazpi gune, 25 abestitako kantu-zerrenda…
2010. urtean euskal kantu talde herrikoien sarea sortu zenetik (Euskal Herria Kantuz), urtero ekimen bateratu bat antolatzen da herrialdez herrialde eta kantu taldeen topaketa bihurtu dute ‘Euskal Herria kantuz eguna’ izenpean. 2014an Bilbon izan zen eta 2020ean berriro ere izatea zegoen aurreikusita. Azkenean zita 2023ra arte atzeratu da.
Bilbon, kantari urte osoan zehar
Bilbo Kantariren helburua kaleetan euskarazko abesti herrikoiak abestea da, eta zeregin honetan konpartsakideak eta ideia honen sortzaileak elkarrekin daude: Erandio, Deustu, Santutxu... talde hauen jardunaren ondorioz BEKE (Bilboko Euskal Kantuzaleen Elkartea) sortu dute, eta konpartsekin batera Bilbo Kantari ekimena aurrera eraman dute.
Hilabetero bigarren larunbatean 20.00etan Kalderapeko tabernatik abiatu ohi da (Txakur kaleatik). Hala ere, aurreko urteetako pandemiaren ondorioz, eta kale estuak ekidin nahian, kantu saioen hasiera antzinako Burtsa (John jauregia) eraikinaren ondoan egiten dute, beti ere 19.30ean.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
