
51 urteko gizonezko bat atxilotu dute larunbat honen goizaldean Lazkaon, Esparru Elkartearen eraikinaren aurka tiroka aritzeagatik. Elkarte gastronomikoa da Esparru. Goizeko 8.00ak aldera izan da eta herritarrak nabarmen asaldatu ditu.
Udaltzaingoak egin du atxiloketa. Euskadi Irratiak esan duenez, gizonezkoak 18 tiro jaurti ditu elkartearen aurka. Bi eskopeta erabili omen ditu eraso honetarako. Hasieran zauriturik ez zela zabaldu bada ere, gero jakinarazi da barruan garbiketa lanetan ziren bi pertsonako batek zauri arina jasan duela, perdigoi batek atea zeharkatu eta gorputzean jo duelako. Gizon gazte bat da.
Elkartearen aurka jo du batez ere erasotzaileak, baina ondoko eraikin bateko ateari ere egin dio tiro. Gero tokitik alde egin du baina segituan harrapatu dute.
Errieta gertatu zen gauean elkartean
Auzokideek jakinarazi dutenez, Lazkaoko bizilaguna da atxilotutako gizona, 51 urte ditu, eta erasoa ostiral gauean izandako liskar zalapartatsu baten ondorioa da, errieta moduko bat izan zelako barruan, ezagutzen ez diren arrazoiengatik.
Herriaren erdigunean jazo da gaurko istilua, elkartea Udaletxearen ondoan kokatzen baita, eta ondorioz oihartzun handia izan du Lazkaon.
Ertzaintzaren esku gelditu dira atxilotua eta gertutakoaren ikerketa. Tolosako komisaldegian dago gizona.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
