Partida hasi aurreko unea.
Partida hasi aurreko unea. (Patxi BELTZAIZ)
Euskarianseko jokalariak berdegunera ateratzen.
Euskarianseko jokalariak berdegunera ateratzen. (Patxi BELTZAIZ)
Belgika nagusi izan zen, baina Euskariansek bukaeraraino borrokatu zuen.
Belgika nagusi izan zen, baina Euskariansek bukaeraraino borrokatu zuen. (Patxi BELTZAIZ)
Jokaldi ikusgarriak utzi zituen lagunarteko demak.
Jokaldi ikusgarriak utzi zituen lagunarteko demak. (Patxi BELTZAIZ)
Entseguak egiteko gogor borrokatu behar izan zuten euskaldunek.
Entseguak egiteko gogor borrokatu behar izan zuten euskaldunek. (Patxi BELTZAIZ)
Cachenauta kapitaina ikurrina astintzen, partida hasi baino lehenago.
Cachenauta kapitaina ikurrina astintzen, partida hasi baino lehenago. (Patxi BELTZAIZ)
Partida hasi aurreko unea, jokalariak txapela buruan eta ikurrina eskuan dutela.
Partida hasi aurreko unea, jokalariak txapela buruan eta kapitainak ikurrina eskuan duela. (Patxi BELTZAIZ)
Bidegain, baloiari gogor eutsiz, ihes ez egiteko.
Bidegain, baloiari gogor eutsiz, ihes ez egiteko. (Patxi BELTZAIZ)
Sebastien Fauque, Euskarianseko talde teknikoaren kideetako bat.
Sebastien Fauque, Euskarianseko talde teknikoaren kideetako bat. (Patxi BELTZAIZ)
Curutchet, jaurtiketa libre bat egiten.
Curutchet, jaurtiketa libre bat egiten. (Patxi BELTZAIZ)
Ikurrina eskuan zutela zelairatu ziren jokalariak.
Ikurrina eskuan zutela zelairatu ziren jokalariak. (Patxi BELTZAIZ)
Manex Altuna

Euskariansek galdu egin du Belgikaren aurka Donibane Lohitzunen (12-21)

Euskarianseko jokalariak txapela buruan eta ikurrina eskuan zelairatu dira. Azken unerarte borrokatu dira entseguak lortzeko, baina Belgikak seriotasun gehiago erakutsi du jokatzerako orduan eta garaipena eskuratu du.

Euskariansek kamiseta beltzarekin jokatu du urrian hildako Gerard Murilloren omenez.
Euskariansek kamiseta beltzarekin jokatu du urrian hildako Gerard Murilloren omenez. (Patxi BELTZAIZ | FOKU)

Euskarians taldeak aro berri bati hasiera eman zion joan den denboraldian eta lagunarteko bigarren partida jokatu dute gaur arratsaldean Donibane Lohitzunen. Belgika izan dute aurkari eta, gogotsu aritu diren arren, ezin izan dute irabazi.

Ipar Euskal Herriko jokalariak izan dira nagusi deialdian. Beste batzuen artean, Nafarroa, Angelu, Maule eta Donibane Lohitzune taldeetako ordezkariak izan dira. Anthony Cachenaut, Nafarroa taldean aritzen den bigarren lerroko jokalaria izan da kapitaina.

Euskarianseko jokalariak txapela buruan jantzita eta ikurrina batekin zelairatu dira. Aldi berean, beltz koloreko erropak eraman dituzte urrian hildako Gerard Murillo entrenatzaile eta jokalari ohia gogora ekartzeko. Minutu bateko isilunea egin dute partida hasieran bere omenez. Eta baita ere, agintariena euskal dantzan egiten den bezala, kapitainak ikurrina astindu du belaunikatuta zeuden jokalarien gainetik.

Belgikak lehen jokalditik seriotasun handia erakutsi du. B mailako Sei Nazioak prestatzen arituko dira datozen lau asteetan eta zigor kolpe bat gauzatu dute lehen aukeran. Euskariansek azkar erantzun du. Nafarroa taldean jokatzen duen Spring hiru laurdenetakoak ihes egin du eta entsegua egin du. Angelu taldeko Curutchet joko zabaltzaileak ez du hutsik egin jaurtiketan.

Patrice Lagisquet, azken Munduko Kopan Portugal zuzendu duen entrenatzailea, izan da Euskariansen hautatzailea. Joko erasokorra eta ikusgarria egiten saiatu dira euskaldunak. Hala ere, jokalari bat gutxiagorekin geratu dira eta Belgikak partida iraultzeko baliatu du. Mauleko hirugarren lerrokoa den Obameri atera diote txartel horia.

Belgikak ez du parkatu eta min egin du aukera izan duen bakoitzean. Gainera, Euskarians eskura jokatzen aritu da eta huts larri bat egin du erasoan. 7-15 galtzen joan dira atsedenaldira.

Lagunartekoa izanik, aldaketa andana egin dituzte bi taldeek bigarren zatian. Ordiziako jokalariak diren Axier Alvarez de Eulate eta Gaizka Gaztañaga ere zelairatu dira. Hego Euskal Herriko ordezkari bakarrak izan dira. Euskaldunak indartsu abiatu dira entseguaren bila. Belgikak defentsan eustea lortu du eta bi zigor kolpe gauzatu ditu, markagailuan tarte handiagoa irekiz.

Euskarianseko jokalariek, orda, ez dute etsi eta azken txanpan bigarren entsegu bat egitea lortu dute Donibane Lohitzune taldeko Rodriguez jokalariaren bitartez. Aldi berean, Belgika jokalari bat gutxiagorekin geratu da txartel hori bat ikusi ondoren. Euskaldunek dena eman dute zelaian azken unerarte, baina ezin izan dute markagailuan zuten aldea gehiago murriztu.