
Gasteizko Santiago Ospitalean eta Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean elkarretaratze bana egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun garraioko langileek. Urteko zortzigarren greba eguna izan dute astelehen honetakoa, azpikontratatuko langileen soldata eta baldintzak Osakidetzak kontratatutakoekin berdintzea exijitzeko, «funtzio berberak betetzen baitituzte».
‘Anbulantziak borrokan’ lelopean eta sektoreko sindikatu guztiek (ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK) babestutako lanuzteen bidez azpikontratatutako langileek hitzarmena duela bi urtetik blokeatuta daukatela salatu nahi dute, zerbitzu horietarako eskainitako aurrekontua beste lehiaketa batzuetan baino handiagoa izanagatik ere. Egoera honek erosteko ahalmenean %20ko galera eragin diela deitoratzen dute sindikatuek.
Joan den urtarrilaren 8an hasi zen greba deialdi honek urtarrilaren 21era arte iraungo du. Beste elkarretaratze bat deitu dute astearte honetarako, hilak 16, Gasteizen, Txagorritxu Ospitaleko Kanpoko Kontsulten eraikinean, 12.00etan. Pikete informatiboak, aldiz, 6.00etan hastekoak dira. Greba amaitu arte mobilizazioekin jarraituko dute langileek.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

