
Irkus Badillo eta Gorka Vidal presoak aske dira, 20 urteko zigorra osorik agortuta. Biak hirugarren gradua eskuratuta baldintzapeko askatasunean zeuden, Etxeratek jakinarazi duenez.
Badillo ugaoarrari 2021eko maiatzean eman zioten 3. gradua eta handik 6 hilabetera, 2021eko urrian, baldintzapeko askatasuna onartu zioten, 17 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia bete ondoren.
2004ko martxaoren 4an espetxeratu zuten, 2007an epaitu eta 20 urteko zigorra ezarri zioten, «erakunde terroristako kide» izatea leporatuta.
Irkus Badilo eta Gorka Vidala aske, zigor osoa bete ostean https://t.co/qhnBB3AD4c
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) February 23, 2024
20 urte eta gero, 2024ko otsailaren 23an ezarritako zigorra amaitu dute Irkus Badilo eta Gorka Vidalek. #Etxera pic.twitter.com/DjHkAjsKwq
Kordoban urte luzez
Vidali, aldiz, 2022ko ekainean eman zioten 3. gradua eta hilabete batzuk etxean preso pasa ondoren 2023ko otsailean onartu zioten baldintzapeko askatasuna. 2004ko otsailean atxilotu zuen Guardia Zibilak Cuencan eta Auzitegi Nazionalak ETAko kide izate egotzita zigortu zuen.
Zaratamoko presoak hemeretzi urte horietatik asko oso urrun, Kordobako kartzean eman zituen; isolamendu politikari eutsi zion azken espetxea izan zen. Eta 2020. urtera arte ez zuten Euskal Herrira hurbildu. Hasiera batean Logroñora lekualdatu zuten eta handik beste lekualdatze batean Zaballan pasa zituen espetxealdiaren azken hilabeteak.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

