NAIZ

Eguraldi makurrari aurre eginez, milaka gazteren eskutik loratu da udaberria Lezon

Gazteon Eskutik ekimenaren baitan, milaka lagun elkartuko dira Lezon gaur eta bihar. Igandean Iruñeko Aberri Egunera joateko deia egin dute.

Gazteon Eskutik ekimenari hasiera eman dion txupina jaurti duten unea.
Gazteon Eskutik ekimenari hasiera eman dion txupina jaurti duten unea. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Aterkiak eta zirak, ezinbesteko lagun egun euritsuari aurre egiteko.
Aterkiak eta zirak, ezinbesteko lagun egun euritsuari aurre egiteko. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Ernai gazte antolakundeko kideak, Lezon elkartutako lagunei ongietorria egiten.
Ernai gazte antolakundeko kideak, Lezon elkartutako lagunei ongietorria egiten. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Lezoko plaza hartu dute gazte independentistek topaketaren lehen egunean.
Lezoko plaza hartu dute gazte independentistek topaketaren lehen egunean. (Monika DEL VALLE | FOKU)
Txaloak eta irribarreak, eguraldi eskasari aurre egiteko.
Txaloak eta irribarreak, eguraldi eskasari aurre egiteko. (@ernaigazte)
Gazteak, giro ederrean lehen unetik.
Gazteak, giro ederrean lehen unetik. (@ernaigazte)
‘Aldaketaren errelatoa’ izenburupeko hitzaldia.
‘Aldaketaren errelatoa’ izenburupeko hitzaldia. (@ernaigazte)
Kanpalekura bidean.
Kanpalekura bidean. (@ernaigazte)
Kanpin-denda paratzeko leku bila.
Kanpin-denda paratzeko leku bila. (@ernaigazte)

Euriak ez du zapuztu milaka gazteren eskutik Lezon udaberriaren loratzea. Gaur eta bihar hamarka hitzordu dituzte Gipuzkoako herrian, Gazteon Eskutik ekimenaren baitan, eta igandean emango diote amaiera, Iruñeko Aberri Egunera joateko deia eginez.

Goizeko hamarrak inguruan hasi dira iristen Euskal Herriko hamaika txokotatik autobusak, eta gazteak akanpalekua egokitzera joan dira.

Ondoren harrera ekitaldia egi diete, Lezoko herriko plazan. Lehen Gazte Topagunea antolatu zenetik hogeita hamar urte igaro direla, nabarmendu dute Ernaik hartu zuela lekukoa, gazte independentistak elkartzeko ekimenak antolatzeako erronka bere eginez.

«Orain gu garelako protagonistak, hogeita hamar urte hauetan egindako lana gogoan dugu, baina gure neurrira egindako ekimena harilkatzen ari gara. Oraingo eta hemengo kezka eta hausnarketei erantzungo diena, gazteon eskutik etorriko baitira herri honetan aldaketa politikoak», adierazi dute Ernaiko kideek. Abestiak, txupina eta ekimeneko kantuak ez dira falta izan harrera ekitaldian.

Aterkiak eta zirak, ezinbesteko lagun egun euritsu honetan. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Harrera ekitaldiaren ondotik, eguerdiarekin, Gazte Topagune honetako lehenengo eguneko hitzaldi eta tailerrak hasi dira: besteak beste, Gatazka eta eraikuntza feministak hitzaldiak aterpe hartu du Akeita Gunean, EH Bilduko Oihana Etxebarrietaren, mugimendu feminista eta transmaribolloko kide den Uma Ulaziaren eta zaintza auziaren inguruko ikerlari Alaitz Uriarteren eskutik.

Lezoko beste txoko batzuetan ere ez da egitekorik falta izan: zunba, Herrialde Katalanetako ikasle greba aztergai, ‘Aldaketaren errelatoa’ hitzaldia Eraitz Saez de Egilaz (EH Bildu), Beñat Jusue (Ernai) eta Asier Zamoranoren eskutik (Sortu), Komunikazio politikoaren inguruko mintzaldia eta abar luze bat.

Arratsaldean hitzaldi zentrala ere izan dute Akeita gunean, ‘Bizitza duinen aldeko udaberria’ izenburupean eta gazteriaren egoerari aurre egiteko proposamez hitz egingo dute.

Iluntzean musika eskaintza anitzarekin (Burutik, Mafalda, Zilibito Records, Belako, Azken Sustraiak...) amaituko dute eguna.