NAIZ

Bernard Goity euskaltzain urgazlea zendu da, 97 urte zituela

Bernard Goity euskaltzain urgazalea astelehenean hil zen, Euskaltzaindiak gaur jakinarazi duenez. Hileta elizkizunak bihar egingo zaizkio, jaioterria zuen Izpura herriko elizan.

Bernard Goity euskaltzain urgazlea zendu da, 97 urte zituela
Bernard Goity euskaltzain urgazlea zendu da, 97 urte zituela (Euskaltzaindia)

Bernard Goity euskaltzain urgazlea hilaren 15ean hil zen, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez. 97 urte zituen. Hileta elizkizuna ostiralean izanen da, apirilaren 19an, 10:00etan, Izpurako elizan.

Nafarroa Behereko Izpura herrian jaio zen Goity, 1926ko maiatzaren 15ean. Zuzenbide Kanonikoan doktorea zen, Tolosako Institutu Katolikoa ikasketak eginda, apaiza eta Baionako Andredena Maria katedraleko kapituluburu ere izan zen.

‘Herria’ astekariko diruzain ohia ere bai. ‘Histoire du diocèse de Bayonne’ (2007) eta ‘Elizak eta Estatua bereizteko legea’ argitaratu zituen.

Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1983ko apirilaren 28an.