
Kontsolazio finala jokatu beharrik izan gabe, Iñaki Artolak osatuko du aurtengo Buruz Buruko txapelketako podiuma, ezker eskua izorratuta, Javi Zabala errioxarrak uko egin baitio igande honetan Zestoan alegiarraren aurka jokatu beharreko partidari. Unai Lasoren aurkako finalerdiko partidaren erdi aldera ezker eskua txikitu zuen aurrelari errioxarrak eta iganderako osatuko ez denez, jokatzeari uko egin dio, bide batez, finalistetakoren batek arazoren bat izanez gero, finala jokatzeko aukerari ere agur esanda. Altuna edo Lasok finala jokatzerik izango ez balute, Iñaki Artolak jokatuko luke lehia hori.
Binakako bi partida jarri dituzte Aspe eta Baikok ingaderako Zestoan, Artola-Imaz Peio Etxeberria-Zabaletaren aurka estelarrean, hau da, azken Binakakoan finalerdietan elkarren aurka aritutako bi bikote eta Elordi-Bikuña/Jaka-Eskiroz telonero gisa. Hasiera batean Jon Mariezkurrena ere Zestaon jokatzekoa zen, baina zuntz haustura batek kantxetatik at izango du oporretatik itzuli arte. Partida berezia da zestoarrentzat igandekoa, urtebete inguruko lanen ostean berriz ere zabalduko baititu ateak 1980an inauguratu zuten Gurutzeaga pilotalekuak. Lanik handienak sabaian egin dira, baina kantxako zorua ere berritu dute.
Profesionalen hurrengo jaialdia Bergaran izango da astearte honetan, Pentekoste jaien barruan estelar erakargarria iragarri baitu Aspek; Elordi-Rezusta Ezkurdia-Zabaletaren aurka.

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria
