Akabo Tarantino!
‘Pulp Fiction’ eta ‘Reservoir Dogs’ filmeko elkarrizketak buruz ezagutzen ditut. Zer esanik ez soinu banda zoragarri horiek, ‘Stuck in the Middle with You’… Oroitzen naiz ‘Inglourious Basterds’ Donostiako Zinemaldian ikusi genuenekoa, ze gozamena! ‘Kill Bill’, ‘Jackie Brown’, ‘The Hateful Eight’, ‘Once Upon a Time’... dedio, ez du pelikula txar bat ere egin!
Argi eta garbi esan dezaket Tarantinoren filmak ikusten hazi naizela. Orain hilabete gutxi hil zen gure txakur maiteak Django zuen izena, beraz, pentsa. Maite dut zinema eta, hein handi batean, nire zaletasuna zuzendari honen filmei esker indartzen joan da.
Biolentzia eta odola oso presente egon dira beti bere lanean, baina ez nuen imajinatuko bizitza errealean ere basakeria maite zuenik. Oso mingarria da niretzat lerro hauek idaztea, baina azken egunotan pil-pilean egon den argazki eta albiste batek asko kolpatu nau, oso haserre nago.
Quentin Tarantinok Israelgo gobernuari eta armadari erabateko babesa eman izana da arrazoia, 2018an Daniella Pick modeloarekin ezkondu zenetik han bizi da. Tarantino ez da bakarra izan Israelgo gobernua babesten, jakina, baina bere kasuak bereziki izorratu nau. Ospitaleak, errugabeak eta errefuxiatu-kanpamentuak bonbardatzen dituztenen alde kokatu eta genozidio beldurgarri bat egiten ari direnen ondoan azaldu da, eta hori nazkagarria eta barkaezina da. Akabo Tarantino!

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»

