
Queer Destinations enpresak ematen du Queer Destinations Committed bereizgarria. Enpresa liderra da LGBTQ+ turismoaren esparruan mundu mailan, eta nazioarteko onarpena du LGBTQ+ kolektiborako Nazioarteko Turismo Elkartearen bermeari esker. Elkarteak turismo inklusiboa eta segurua sustatzen du LGBTQ+ komunitatearentzat, abegi oneko eta errespetuko estandar globalak ezarriz.
Bilboko Guggenheim Museotik jakinarazi dutenez, jaso berri duten Queer Destinations Committed aintzatespenak bikaintasun estandar bat ezartzen du LGBTQ+ kolektiboa modu inklusiboan eta errespetuz hartzeko enpresa eta helmuga turistikoen prestakuntzan. «Aurrerapauso handia da aniztasunarekin eta irisgarritasunarekin hartua dugun konpromisoan», gaineratu dute.
Museoa sentsibilizazio eta prestakuntza prozesu integral batean murgildu da bereizgarria lortu ahal izateko. Aintzatespena eskuratzeko prestakuntza «guztiontzat ingurune seguru eta abegitsua sustatzeko» diseinatuta dagoela zehaztu dute, ez bakarrik LGBTQ+ komunitatearentzat, baita bisitarientzat eta elkarlanean diharduten kolaboratzaile guztientzat ere. Era horretan, «inklusioarekiko eta aniztasunaren errespetuarekiko duen konpromisoa indartzen du museoak».
Ahalegin horri esker, Guggenheim Museoak helmuga kultural inklusibo gisa duen posizioa sendotzeaz gain, «mugarria ezartzen du museoen eta turismoaren industrian maila globalean ere». «Queer Destinations Committed aintzatespenarekin, museoa abangoardian jartzen da artearen munduan aniztasuna eta inklusioa sustatzeko, eta bisitari guztiei gune segurua eta aberasgarria eskaintzeko», nabarmendu dute.
Queer Destinations Committed aintzatespenari esker Guggenheim Museoak inklusioaren eta aniztasunaren eredu ere izan nahi du nazioarteko kultur panoraman.

Los artistas se posicionan de diferente modo ante la huelga de técnicos en Gasteiz

El jefe de Policía de Santurtzi se marcha, con la muerte de Ander y la OPE aún sin aclarar

El párroco de Uharte reclama una respuesta militar en Ceuta y llama a «reconquistar Marruecos»

El Aquavox que Barcina impuso para cargarse el gaztetxe acaba en fiasco millonario
