
Ilusioa borborka zuen Oier Ibarretxe galdakoztarrak, ezustekoa emateko prest ikusten zuen bere burua Olinpiar Jokoetan, bere aurreneko hitzordu olinpikoan. Sekulako denboraldia egin du bizkaitarrak –azaroan Europako txapelduna 22 urtez azpikoetan eta maiatzean, Pariserako txartela eskuratuta– baina hiriburu frantsesean, debuteko borrokan kale egin du.
Ez du bere sentsazioekin bat egin, txanda guztiak menderatu ditu Kazakhstango Bazarbay Uulu Mukhammedsabyr borrokalariak eta hala, puntuetan 5-0ko markagailuarekin galdu du Ibarretxek.
Lehendabiziko ‘round’-ean, hasierako minutuetan, kolpe batzuk elkartrukatu dituzte baina, gutxika-gutxika, kazajistango boxeolariak presentzia irabazi du ring gainean. Bigarren erasoaldian urrats bat emateko beharra ikusi du Ibarretxek eta distantzia labur eta ertainean kolpe batzuk eman ditu, baina ez dira nahikoak izan epaileen arabera.
Hirugarren eta azken ‘round’-ean, Ibarretxeren saiakerak kontrolatzera mugatu da Mukhammedsabyr eta galdakaoztarraren kemena itzaltzen joan da, apurka-apur.a
Helburu handia jarri zion bere buruari, dominen borrokan egotea. Erronka handia da hori eta ilusioa bazuen, hala adierazi zuen NAIZi emandako elkarrizketan. 21 urte besterik ez dituela egin du debuta Olinpiar Joko batzuetan eta nolabait, historia ere egin du, hiru hamarkada pasa baitira hitzordu olinpikoan boxeoan lehiatu zen azken euskaldunetik.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»



