
Elhuyarrek hitz-jolas bat jarri du martxan bere hiztegiaren webgunean, erabiltzaileek euskarazko idazkera errepasatzeko eta hobetzeko aukera izan dezaten. Agudo eta aise, bost galdera berri erantzun ahal izanen dituzte egunero.
Ekimen honen bultzatzaileek azaldu dutenez, «guztiok idazle bihurtu gaituen aro digital honetan, hizkuntza-mailaren inguruko kezka piztu da. Eta hori aintzat hartuta, hitz-jolasaren helburua da erabiltzaileei laguntzea akatsak antzematen eta horiek zuzentzen».
Horretarako, Elhuyarrek segundo gutxi batzuetan egiten den ariketa bat sortu du.
Hitz-jolasaren erabiltzaileari bost galdera erantzutea proposatuko diote, bi erantzunen artean aukeratuta. Amaieran, emaitzak aztertzen ahalko ditu, asmatutako galdera-kopurua eta erantzun egokiak ikusita. Galderak askotarikoak izanen dira: ortografia, deklinabidea, sintaxia...
Hitz-jolasa bi tokitan aurkitu daiteke: Elhuyarren sare sozialetan eta Elhuyar Hiztegiaren atarian. Probatu nahi duenak hortxe ditu dagoeneko lehendabiziko bost galderak.
#Elhuyar-ek hitz-jolas bat jarri du martxan!!
— Elhuyar (@Elhuyar) October 16, 2024
#ElhuyarHiztegia-ren webgunean, erabiltzaileek euskarazko idazkera errepasatzeko eta hobetzeko aukera izan dezaten.
Azkar eta erraz, 5 galdera berri erantzun ahal izango dituzte egunero.
https://t.co/0jsDYHP2Qw#HitzJolasa pic.twitter.com/ZUj9hnrS6k

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
