Hurrengoan zenbat?

3, 2, 1, aurrera! 20 kilometro aurretik. Behobitik Irunera arteko bidea gozatzekoa da, gezurra badirudi ere, ibilbide osoan zehar laua den alderdi bakarra baita. Hortik aurrera gora eta behera goaz etengabe. Lehen kilometroetan Irungo jendearen txalo zaparradak, «aupa!» oihukatzen. Ondoren, Irundik Ventasko “txirristak” eta lehen aldapa luzea. Gaintxurizketa. Jende gehiena aldaparen amaieran animatzen dago, nonbait neke aurpegiak ikusi nahi dituzte. Jaitsi, hankak luzatu eta Errenteriara. Hor bai afizio mordoa! Oreretan ere bai, noski. Nahigabe erritmoa bizkortzen duzu, jendeak eramaten zaitu.
Lasterketa erdia eginda, bigarren aldapa. Hau bai gogorra. Kaputxinoak. Iaz nahikotxo sufritu nuen, beraz, lasai hartu dut. Ama, gainera, igoeraren erdialdean dago. Aurpegi ona, irribarre bat, eta bagoaz Pasaiara. Indarrak gorde Mirakruzerako. Hor ere, jende andana. Bezperan lagunek esan zidaten Mirakruz goi-goian egongo zirela. Hauek ere aurpegi txarrak ikusi nahi dituzte. Beraiek bai lagunak! Jaitsi, azken bihurgunea ezkerrera eta azken zuzengunea. Hortxe dut amona, itxaroten. Hura besarkatu eta amaitu da. Gauza horiek guztiek berezia egiten dute lasterketa, herrikoia, edonorentzakoa. Akaso, urte batzuen buruan, herrikoia izatetik urrutiago egongo da. Aurten jende asko dortsalik gabe geratu da. Datorren urtean zein izango da irtenbidea? Dortsalaren prezioak gora egin du etengabe. Aurten 50 euro. Hurrengoan, zenbat?

Descendientes de cátaros y sin rasgos diferenciales, el ADN aclara el misterio de los agotes

EH Bildu, primera fuerza en intención de voto en la CAV, confirmaría el sorpaso en Bizkaia

El fiscal despolitiza Blocus («reto viral»), pero el PNV tiene una llave de la partida

Cargas de la Ertzaintza para desahuciar en Arrigorriaga a Carmen y a su hija de 11 años


