
Jokin Altuna ez dago hirugarren posturako partida jokatzeko moduan, ukondoan duen mina dela-eta. Hala adierazi dio Aspe enpresak EPEL-i (Euskal Pilota Enpresen liga) eta beraz, igande arratsaldean Zumarragan jokatzekoa zen lehian, Amezketakoaren lekua Aitor Elordik –final laurdenetako ligaxkako pilotari onena– hartuko du. Erik Jaka izango du aurrean, finalerdietan Peio Etxeberriaren aurka galdu zuen Baikoko aurrelariak.
Aspek adierazitako mediku txostenean, aurrelari amezketarrak –aurten arte, kaiolako zortzi final kateatuta zituenak– «prozesu mingarria eta hanturazkoa du bere eskuineko ukondoan, zenbait orduko bilakaerarekin, bursitis olekraniano infekzioso batekin bateragarria dena».
Hala, ezinezkoa zaio igande honetan Zumarragan aurreikusita zegoen Lau eta Erdiko hirugarren posturako lehia jokatzea. Modu honetan, kaiolako txapelketako araudiak dioenez, final laurdenetako ligaxkan onena izan denak okupatu behar du Amezketakoaren hutsunea. Irizpide horien arabera, Aitor Elordi mallabiarra izango da Erik Jakaren aurkaria hirugarren posturako lehia honetan.
Elordik hirugarren postuan bukatu zuen B multzoko ligaxka, Peio Etxeberria eta Lasoren atzetik –hurrengo igandean finala jokatuko duten bi pilotariak, hain zuzen ere–. Partida bakarra irabazi zuen ligaxkan, Jon Ander Peñaren aurka, dema lehiakor baten ostean. Gainera, mallabiarrak, 2023ko Buruz Buruko txapeldunak, ligaxkan leku bat egiteko atariko partida jokatu behar izan zuen, Zabalaren aurka.
Indartsu ikusi zitzaion orduan, gero ligaxkan izan dituen arerio indartsuen aurrean bere lekua aurkitu ezinik ibili den arren. Orain, patuaren ondorioz, hirugarren postuaren borrokan arituko da, sasoiko agertu den Erik Jakaren aurrean.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
