
Ohikoa da kostaldeko herritar askorentzat urteko lehen egunean itsasoan bainu tradizionala hartzea. Biarritzen, baina, 2024a agurtu eta 2025a irekitzeko lehen murgilaldia minbiziaren aurkako borrokari eskaintzera animatu ditu Les Dauphins Biarrots elkarteak biarriztarrak. Horrela, urtarrilaren 1 honetako eguerdian, eguzkiak nahi baino gutxiago berotzen zuenean, dozenaka pertsona bainujantzia ipintzera atrebitu dira, eta seinalea entzun orduko, Biarritzeko Hondartza Handiko ur hotzetan sartu dira.
Ekitaldia 11.00etan hasi da, festa giroan, DJ baten musikak lagunduta. Eguerdiko ordubata iritsita, baina, Stephanie Barneixek eman du uretara sartzeko agindua eta samaldaka itsasoratu dira herritarrak.
Stephanie Barneix Hope Team East izeneko elkartearen sortzailea da eta, hain zuzen, erakunde honentzat dirua biltzea du helburu Biarritzen asteazken goiz honetan egin den elkartasun ekimenak. Hope Team East minbizia eta bestelako gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei laguntzeaz arduratzen da; kirolaren bitartez haien buruko osasuna eta ongizatea zaintzen ditu.
Dirua batzeko, buruzapiak eta xanpain botilak edo kopak saltzen aritu dira ekimenaren antolatzaileak.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
