Kirats matxista
Sarien denboraldian murgilduta gauden honetan, segurutzat jo dezakegu, etengabeko laudorioak eta sariak jasotzen ari den arren, ‘All We Imagine as Light’ filma ez dela Oscar Sarietako Ingelesez besteko filmik onenaren hautatuen artean egongo; Indiak ez zuen aukeratu Oscar sarietan ordezkatzeko.
Berdin dio AEBetako eta Europako kritikarien artean hogei saritik gora eskuratu izana, Payal Kapadia zuzendariak Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia lortzea edota Sight & Sound aldizkari entzutetsuan urteko film onena aukeratu izana, Indiako zinema industriak aukeraketa horretatik at utzi du. Film honen aurkaririk bortitzena bertako industria bera izan da. Epaimahaiari –kasualitatea, 13 gizonez osatua– «teknikoki pobrea den film europarra» iruditu omen zitzaion. Erabaki horri kirats misogino eta matxista dario. Hori gutxi ez eta, mundu mailan arrakasta itzela lortu duen arren, Indian banatzeko zailtasunak izan ditu eta ez da apenas bertako zinema aretoetan eman.
Argudio hori eskasa eta ganoragabea dela bistakoa da, benetan sumindu dituena filmak jorratzen duen gaia eta eskaintzen duen ikuspegia delako: Indian nagusi den patriarkatuaren eta misoginiaren isla nabarmena da.
Filmaren bi protagonistak ekonomikoki independenteak diren emakumeak dira: teoria feministekin bat egiten dute eta bakarrik bizi dira, baina, hala ere, tradizioen pisuaren mende daude. Zuzendariak maitasuna eta adiskidetasuna erabiltzen ditu Indiako gizartea markatzen duten genero, klase eta erlijio desberdintasunekin lotutako tentsioak eta erronkak aztertzeko.
Indian –eta antzeko ezaugarriak dituzten herrialdeetan– arau sozialei aurre egiten dieten obrak sortzen diren bakoitzean, honelako erabaki ‘susmagarriak’ hartzen dira.

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak

La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida»

Más de 120 referentes de la cultura vasca apoyan una campaña para enviar placas solares a Cuba

La «intocable» isla de Kharg puede ser el punto de no retorno en Irán

