Zazpi kilometrotako auto ilarak Andoainen, hiru autok talka egin ondoren

Auto ilarak arintzen hasi diren unea.
Auto ilarak arintzen hasi diren unea. (@trafikoaEJGV)

Zazpi kilometro luze diren auto pilaketak sortu dira ostiral honetan, goizean goiz, A-1 autobidean Andoainen parean, Donostiarako noranzkoan, hiru ibilgailuren arteko talka baten ondorioz.

 

Lakuako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, istripua 07:55ean gertatu da, ostiral honetan, bi autok eta furgoneta batek elkarren artean talka egin dutenean.

Gutxienez bi lagun zauritu dira istripuaren ondorioz, eta bertaratutako osasun zerbitzuek artatu dituzte. Halaber, autobideko ezkerreko erreia ibilgailuentzat itxita dago 09:00etan.