Gints Zilbalodis (Riga, 1994) letoniar zinemagile eta konpositore gazteak aparretan jarraitzen du. Bere bigarren film luzeak, ‘Flow’, nazioarteko 50 sari baino gehiago lortu ditu eta horien artean Animaziozko Film Onenaren Urrezko Globoa; Oscar sarietarako izendatuen artean egotea ere aurreikusten da eta ‘The Wild Robot’-en (‘Robot Salvaje’) lehiakide indartsuena da.
‘Flow’ filmak, elkarrizketarik gabe eta narratiba bisual txundigarria erabiliz, biziraupen eta auto-aurkikuntza bidaia batean murgilduko du ikuslea; hitzik gabe kontatutako istorioak indarrez transmititzen ditu emozio eta mezu unibertsalak.
Munduak hondamendi moduko bat jasan du eta uraren maila gero eta gehiago igotzen ari da. Testuinguru horretan, ahal duen bezala bizirauten duen katu beltz txiki bat ageri da. Bera izango da film letoniar eder honen protagonista, baita bidean topatuko dituen beste animalia batzuk ere; gizakiak desagertu egin dira.
«Erronka asko jarri genizkion geure buruari: ez dugu storyboard-ik erabiltzen, kamera asko mugitzen da eta animaliak irudikatzea oso zaila da lau hanka dituztelako, horrek gauzak zailtzen ditu. Belarriek, isatsek eta bere begien mugimendu txikiek emozioak adierazteko aukera eman digute», adierazi du Gints Zilbalodis zuzendariak EFE agentziari emandako elkarrizketa batean.
Metafora ugari topatu daitezke pelikulan zehar, baina zinemagileak nahiago du horretaz ez hitz egin. «Pelikulan gertatzen dena mundu errealean ikusten ditugun uholdeekin konpara liteke, baina baita edozein tragediarekin ere, baita zure etxea utzi eta bizitza berri bat hastera behartzen zaituen tragedia pertsonal horiekin ere», azpimarratu du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

