
Traineru Kluben Elkarteak (KAE, edo ACT gaztelerazko siglekin) 2025eko lehen Batzarra egin du larunbat goiz honetan Oiartzungo egoitzan. Bazkideek 2024. urtea itxi dute, eta ekitaldi ekonomikoaren emaitza modu aho batez onartu dute, eta Zuzendaritza Batzordearen 2024ko kudeaketa ere positibotzat jo dute.
Batzarrean Borja Rodrigo bilbotarra KAEko presidente hautatu dute berriro aho batez, eta bosgarren legegintzaldia izango du traineruen elitearen buru. Gainera, bazkideek Zuzendaritza Batzordea ere aukeratu dute. Jose Manuel Ortiz izango da Pedro Olmedilloren lekukoa hartuko duen idazkari berria. Txema Vizcaino diruzainak eta Daniel Vazquez bokalak osatuko dute Zuzendaritza Batzordea.
Bere berrautaketaren ondoren, Rodrigok bazkideen konfiantza eskertu du eta «bazkideen babesari eta Elkartearen egonkortasunari esker ACTk dituen erronkei aurre egiteko motibatuta»» dagoela adierazi du. Bere helburu nagusien artean, «kirol egutegi erakargarria egiten jarraitzea, teknifikazioarekin eta bi txapelketen (Eusko Label Liga eta Euskotren Liga) zorroztasunarekin lotutako hobekuntzen ezarpenean aurrera egitea» dela nabarmendu du.
Presidenteak, gainera, «aurrera egitearen, haztearen eta hobetzearen garrantzia» nabarmendu du, «ACTren aurrekontuen ikuspegitik modu eraginkor eta jasangarrian». Esparru honetan funtsezkoa izanik, «gurekin doazen marka eta erakundeekin dauden akordioak eta lankidetzak indartzea eta mantentzea, baita gure estropada guztiak zuzenean eta modu irekian emateaz arduratzen diren telebistekin ere».
San Juan eta Ares, KAEko bazkide
Era berean, Batzarrean San Juan eta Ares KAEko bazkide gisa onartu dira, iaz jaitsitako San Pedroren eta Bueuren lekua hartuz. Pasaitarrak maila gorenera itzuliko dira 2018ko denboraldian maila galdu ostean; galiziarrak, berriz, Eusko Label Ligara itzuliko dira bi denboraldiz kanpoan egon ostean.
KAEko bazkideek Elkarteak antolatzen dituen bi lehiaketetako sarien zenbatekoak ere onartu dituzte, Eusko Label Liga eta Euskotren Liga. Baita bazkideek jarri beharko dituzten abalak ere. Bi Ligetako estropada bakoitzeko sariei dagokionez, zenbatekoen %10a baino handiagoa den igoera onartu da, 2009tik ematen ez zen eguneratze bat egiteko. Gauzak horrela, estropada bakoitzean, Eusko Label Ligako sariak 22.500 eurotik 25.000 eurora igoko dira eta Euskotren Ligakoak, berriz, 8.000 eurotik 9.000 eurora.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
