
Raimundo El Canastero Lizarrako musika-taldeko bost kidek epaitegian deklaratu beharko dute otsailaren 12an, kanta bateko letrak mehatxuzko eta irainezko delitua dakarrela egotzita.
Elkartasuna adierazteko eta «boterea eta instituzioak kritikatzea zilegi» eta musikarien «betebeharra» dela aldarrikatzeko, 237 artista batu dira argitaratutako manifestura. Besteak beste, Anarik, Olaia Inziartek, Chill Mafiak, Fermin Muguruzak, Garik, Hofek, Rotten XIII-k, Olatz Salvadorrek, Eñaut Elorrietak, JMartinak eta Ibil Bedik sinatu dute.
Testuaren arabera, «adierazpen askatasunaren aurkako erasoa» da gertatutakoa eta «ohikoak» bihurtzen ari dira «horrelako jokabideak musikaren kontra». Esate baterako, iaz Yakovlev 42 musika-talde oiartzuarra epaitegira eraman zuten eta Black Marfil iruindarrari kartzela-zigorra ezarri zioten.
Halaber, manifestuak musikariek «instituzioak kritikatzeko eskubidearen» aldeko aldarria egiten du, «musikaren bidez boterea eta instituzioak kritikatzea zilegi» dela esanez. Azpimarratzen duenez, «musika erraminta indartsua» da kritika sozial eta politikorako eta artisten arduraz eta horretarako «betebeharra» dutela adierazten du.
Gertakariak
Lizarrako Udalak herriko txosnagunea lekuz aldatu nahi zuenez, ‘Beef D'Alda’ izeneko abestia egin zuen taldeak egoera salatzeko. Orduan, Udalak taldearen aurkako mozioa onartu zuen ezein alderdiren kontrakotasunik gabe, baita inguruko beste udal batzuetan ere, herriko jaien hasiera erabat markatuz.
Raimundo El Canasteroko kideek salatu dute ordutik hainbat ekitaldi eta jaietan jotzea ukatu zaiela ordutik, beraien aurkako «kanpaina oso» batekin. Estatu mailan hainbat albiste argitaratzea eta taldeko hainbat kideren atxiloketa eta deklarazio-hartzea salatu dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

