
Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek erabaki dute duela urtebete Kristau Eskolako AICE-IZEA patronalekin sinatutako akordioa betearazteko epaitegietara joko dutela.
2024ko hasieran Kristau Eskolako langileek greba egin zuten aldarrikapen batzuk eskatuz, eta otsailaren 5ean lanuztea amaitutzat eman zuten sindikatuek, Gizarte Ekimeneko patronalekin Greba Amaierako Akordioa sinatuz.
Bertan langile guztientzat soldata igoerak sinatu zituzten, soldata kontzeptu guztietan eta ehunekotan zehaztuta: 2022an %1,52ko igoera, 2023an %5,44ko igoera eta 2024an %8,4ko igoera. Metatutako igoera, guztira, %16koa izan beharko luke, sindikatuen arabera.
Urtebete pasatu da akordioa sinatu zutenetik baina patronalek «ez dute hitza bete». Hilabete hauetan zehar, sindikatuek hainbat eskaera egin dituzte adostutakoa bete dezaten. «Patronalek akordioa lehenbailehen betetzeko oztopoak jartzen jarraituz gero, sindikatuok akordioa betearazteko gure esku dauden mekanismo juridiko zein sindikal guztiak aktibatzea beste biderik ez dugu izango», ohartarazi zuten 2024ko maiatzan.
Hala, 2025eko otsaila iritsi da eta patronalek hitza bete gabe jarraitzen dutenez, Steilas, CCOO, LAB eta UGTk epaitegietara jotzea erabaki dute, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek sinatutako %16ko soldata igoera bete dezaten.
Era berean, adierazi dute patronalek akordioarekin bat egiten ez duten igoerak aplikatu dituztela, sindikatuekin kontsultatu gabe eta akordioari uko eginez. «DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako irakasleentzat %15,43ko igoera soilik aplikatu diete 2025eko urtarriletik aurrera», adierazi du Steilasek.
Horrez gain, sindikatuak salatu du ez dutela tutoretza plusa, dietak eta kilometraje kontzeptuetan behar bezalako igoera aplikatu.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Una encuesta sitúa a EH Bildu como fuerza emergente en Santurtzi con un PNV en declive

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid
