
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan aritzen diren sukaldarien ordezkapenak betetzeko enpresa Lakuako Hezkuntza Sailak enpresa pribatuak kontratatu dituela salatu du LABek.
Sindikatu honek ohar batean azaltzen duenez, arazoa «aspalditik dator». «Behin eta berriro zerrendak irekitzea eskatu eta ordezkoak falta direnerako protokolo baten beharra mahaigaineratu badugu ere, gure harridurarako, aste honetan enpresa pribatuetako langileak kontrataru dituzte publikoak ordezkatzeko», adierazi du LABek.
«Hezkuntza Saileko sukaldeetako ordezkapenak betetzeko arazoa ez da konpontzen ordezkapenak ere pribatizatzen, kontrako bidea hartu behar du Hezkuntza Sailak. Horretarako hezkuntza publikoan inbertsioa handitu eta kolektiboaren lan baldintzak hobetu behar ditu, lanaldi partzialekin bukatu, ordezkoen araudia negoziatu, soldata igo eta funtzioak zehaztu, besteak beste», aldarrikatu du LABek.
Pribatizazioaren kontra
Gauzak horrela, pribatitazioarekin bukatzeko urratsak ematea eta pribatizatuta dituzten zerbitzuen publifikazioa eskatu du LABek.
«Gero eta arrazoi gehiago ematen dizkigute mobilizazioetan jarraitzeko, horregatik egin ditugu grebak urtarrila eta otsailean, eta gauzak aldatu ezean borrokan jarraitu beharko dugu», gaineratu du.
%70eko jarraipena izan zuen hilaren 19an eskoletako garbitzaile eta sukaldariek egin zuten greba deialdiak. LABekin batera, ELAk eta CCOOek deitzen zuten hirugarren greba zen. Hitzarmen kolektiboa berritzea da aldarrikapen nagusia.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
