
Etorkizunera begira pentsatzen jarriak dira dagoeneko Super Amara Bera Berako arduradunak. Denboraldiko unerik garrantzitsuena falta denean –taldea hiru txapelketetan dihardu: Liga, EHF European League eta Kopako fase finala–, klubak taldeko jokalari garrantzitsu bat berritu du: Maitane Etxeberria.
2026ra arte berritu du Lezoko jokalariak, eta hala, 2025-2026an 13. denboraldia beteko du Bera Beran. «Pribilegio bat da hori guztia etxean bizi ahal izatea, Gasca nola betetzen ari den ikustea, gero eta jende gehiago etortzen baita guregana, eta uste dut jendeak disfrutatzen duela gurekin adierazi du gipuzkoarrak bere kontratu luzeaz jakitera eman ostean.
Maitane Etxeberriak irribarre egin du, «urte asko direlako, bizipen desberdin asko bizi izan ditudalako, neskato bat nintzela sartu nintzelako eta orain gauzak desberdin ikusten ditudalako, azpimarratu du.
2024a urterik onena izanik Super Amara Bera Berarentzat, 2025ak multzoen fasea eta martxoaren 23an eta 30ean jolatuko den European Leagueko final-laurdenetarako txartela ekarri ditu. «Hau guztia etxean bizitzeko zortea dut, kanpotik datozen lankideekin ikusten dut, eta orain Europan bizitzen ari garena berrikuntza bat da, ilusio handia egiten dit eta horretaz guztiaz gozatzen saiatzen ari naiz amaitu du lezotarrak.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
