
Txinan ekoiztutako telesail animatua da ‘Boonie Bears’; ‘Boonie Bears: Código Guardián’, telesail horretatik jaiotzen den bederatzigarren filma da. Izenburu horietako batzuk euskaraz topa ditzakezue Makusi plataforman.
Protagonista nagusiak bi hartz dira: Briar eta Bramble. Abentura berri honetan denboran atzera egingo du jauzi istorioak eta amarekin batera bizi ziren garai zoriontsua ezagutuko dugu. Sute batek ingurua suntsitzen duenean, ordea, guztia aldatu egingo da betiko.
Filmean familiaren balioak nabarmentzen dira, hala nola amaren eta seme-alaben arteko maitasuna eta anai-arreben arteko lotura.
Txinan 2023ko urtarrilaren 22an (Txinako Urte Berrian) estreinatu zen eta otsailaren 5erako, jada 200 milioi dolar baino gehiagoko irabaziak izan zituen; frankiziaren film arrakastatsuena izaten ari da. Martxoaren 14an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

Una multitud se moja en Bilbo por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

EH Bildu pregunta por qué, habiendo informes, no se arregló antes el muro de Ondarreta

