
Heldu da zinema aretoetara iragan Zinemaldian Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratu zuen ‘En fanfare’ (‘Por todo lo alto’).
Emmanuel Courcolen zuzendaritzapean, Benjamin Lavernhe eta Pierre Lottin dira istorio polit honetako protagonistak.
Filmaren protagonista Thibaut da, munduan zehar bidaiatzen duen nazioarteko izen oneko orkestra zuzendaria. Leuzemia duenez, hezur-muineko emaile bat behar du premiaz; bilaketa prozesu horretan adoptatua dela deskubrituko du, baita anaia bat duela ere: Jimmy, musika-banda batean tronboia jotzen duen eskolako jantoki bateko langilea.
Senideak dira, baina elkarren arteko antzik ez dute, musikarenganako maitasuna salbu. Anaiak duen gaitasun musikal aparta ikusita, Thibautek zerbait proposatuko dio.
Musika ardatz duen istorio hau komedia eta drama sozialaren artean mugituko da.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

