-web.jpg)
Legebiltzarrak Lakuari eskatu dio, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren eta Enplegu Plan Estrategikoaren esparruan, «gazteei kalitatezko enplegua sortzera bideratutako politika publikoei jarraipena emateko eta horiek areagotzeko», «soldata onak eta lan-baldintza onak» lortzeko.
Eskaera hori ostegun honetan izandako bilkuran onartu da, EAJk eta PSE-k EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamen bati egindako zuzenketa batean jasota. PP eta Sumar abstenitu egin dira, eta subiranistek kontra bozkatu dute.
Aurretik EH Bilduk defendatu du gazteen lan-ondoezaren, lan-baldintzen eta enpresa eredu ezberdinen eraginaren inguruko azterketa egitea, urtebeteko epean.
Edurne Benito del Valle EH Bilduko legebiltzarkideak euskal gazteen arazoak salatu ditu, topatzen dituzten lan-baldintza txarrak nabarmenduz. Gainera, gogoratu du depresioa eta antsietatea pairatzen dutela, eta suizidioa adin-tarte horretako heriotzaren arrazoi nagusietako bat dela.
Alvaro Gotxik (PP) PSEk kudeatzen duen Lanbideren lan-bitartekaritza zerbitzua kritikatu du, eta ziurtatu du Lakuaren ereduak ez duela funtzionatzen. Beraren esanetan, EAJ politika horien «konplize» da, «Pedro Sanchezen arrosaren beste petalo bat» delako.
EAJk eta PSEk, berriz, dagoeneko aplikatzen ari diren gazteentzako enplegu-politikak defendatu dituzte, eta dagoeneko datuak eta azterlanak argitaratuta daudela gogorarazi dute.
Markel Aranburuk (EAJ) EH Bilduri aurpegiratu dio «jarrera konstruktiborik gabe» aurre egitea gaiari, eta esan du ez direla diagnostiko eta datu gehiago behar, egiten ari diren politikak garatzen jarraitzea baizik.
«Gauzak ondo egiten ari dira», ziurtatu du Itxaso Asensio PSEko kideak.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
