
Gutxienez hiru pertsona hil dira astearte honetan Suediako Uppsala hirian –Estokolmotik 70 kilometro iparraldera– izan den tiroketan, bertako Poliziak baieztatu duenez.
«Tiroketa batean hiru pertsona hil direla baieztatu da. Polizia hildakoak identifikatzeko lanean ari denez, nabarmendu nahi du senide bakar bati ere ez diotela informaziorik eman. Polizia hilketa gisa ikertzen ari da», adierazi du ohar batean.
Uppsalako Poliziak «eztanda bortitzen» abisua jaso du hiriko Vaksala plazatik gertu arratsaldeko bostak pasata zirela, eta inguruko hainbat ale itxi ditu.
Suediako hedabideen arabera, tiroketa ileapaindegi baten ondoan izan da; lekukoek zazpi-bederatzi tiro hots entzun dituzte.
Agintariek ez dute zehaztu atxiloturik dagoen ala ez, baina ‘Aftonbladet’ egunkariaren arabera patinete elektriko batean ihes egin duen gizon baten bila ari dira.
Poliziak operazio zabala jarri du martxan, helikopteroak barne, eta ez du baztertzen tiroketan pertsona batek baino gehiagok parte hartu izana.
Tren zirkulazioa etenda egon da ordubete inguruz, ‘UNT’ egunkariak jakinarazi duenez.
Tiroketak ugaritu azken urteotan
Suedian tiroketak ugaritu egin dira azken urteotan, talde kriminalen arteko gatazken ondorioz; liskar horiek ondoko Norvegian eta Danimarkan ere izan dute eragina.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
