
Bulego talde azkoitiarrak egin du Euskaraldiaren laugarren edizioko kantua, “Gure bihotzaren taupadak”, aurkezpenean «edonork entzuteko moduko abesti herrikoia» bezala aurkeztu zutena. Argi dagoena da dantzagarria eta itsaskorra dela, arrakasta izateko osagai apartak dituela. Izan ere, Bulegoren ibilbidea ere arrakastatsua da, euskara hutsean aritu arren... edo horregatik hain justu. «Uste guztien kontra ikusi dugu gure hizkuntza dela atzerrira joaten garenean beste talde batzuen aurrean bereizten gaituen ezaugarri garrantzitsuenetako bat, eta horrek ateak irekitzen dizkigu», aipatu zuen Tomas Lizarazu taldeko abeslariak.
Lizarazuren hitzetan, pixkanaka euskara Bulegoren nortasunean errotzen joan da eta, ondorioz, Euskaraldiko kideak taldearekin harremanetan jarri zirenean ez zutela «bi aldiz pentsatu beharrik izan baiezkoa emateko», esan zuen. «Euskaraldiarekin bat eginez eta abestia sortuz, guri hainbeste eman digun hizkuntza bati bueltan zerbait ematera gindoazela sentitzen genuen». Jendartean izan dezaketen eragina euskararen alde baliatzea euren ardura ere badela aipatu zuten.
Abestiaren sorrera, ordea, ez da hain erraza izan, denontzako kantu bat egin nahi zutelako, Euskaraldiaren izaera askotarikoa kontuan harturik. Abesti hau izan da Bulegoren ekarpena, baina uste dute denok jarri dezakegula gure aletxoa. «Pauso txikiak emanez aldaketa handiak sortu ditzakegu gure inguruan. Ez daukagu aldaketa handiak kanpotik etortzeko zain egon beharrik», adierazi zuen Lizarazuk.

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»

Una muerta y cuatro heridas, atropelladas por un camión de la basura en Nabarreria de Iruñea

