
Derrigorrezkoa da 50 langiletik gorako enpresetan LGTBI Berdintasun Plan bat izatea, langileen arteko berdintasuna bermatzeko eta kolektibo horretako pertsonak lan esparruan babesteko.
Planak zenbait neurri eta baliabide izan behar ditu: indarkeria edo jazarpenaren aurkako protokoloa, LGTBI pertsonen aurka izan litezkeen egoerak ekiditeko; enpresan aniztasuna eta errespetua sustatzeko estrategiak; langile berrien aukeraketa prozesuan arrazoi objektiboak kontuan izatea; sentsibilizazioa eta formakuntza sustatzea -baita erabiltzen den lengoaiari buruz ere-; LGTBI pertsonen kontrato indarkeria edo diskriminazioa zigortzeko pautak izatea; protokoloa langileen ordezkariekin adostea; gainontzeko langileek dituzten baimen berak izatea; eta Plana lau urterako balizkoa izatea.
LGTBI Berdintasun Plana egitea 2020an onartu zen, eta lau urtetan progresiboki joan da aplikatzen, 2024an 50 langiletik gorako enpresei txanda tokatu zitzaien arte. Hala ere, 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek ere arau batzuk ezarri behar dituzte.
Enpresa-talde baten parte diren lantokiei dagokienez, plan bateratua egin ahal izango dute enpresa guztientzat edo taldeko batzuentzat (plan orokorrari eusten ez diotenek, euren plan propioa egin beharko dute).
PLANIK EZ?
Baina zer gertatzen da enpresa batek ez badu LGTBI Berdintasun Plana egiten?
Hasteko, Berdintasun Planaren sorrera ez da arazo bat bezala ikusi behar, aukera bat bezala baizik. Izan ere, enpresako aniztasuna sustatzeko balio dezake, eta giro hobea duten lantoki inklusiboagoak eta lehiakorragoak eraikitzeko abagunea izan daiteke.
Horrek nahikoa izan beharko luke enpresek Berdintasun Plana eratzeko, baina hala eta guztiz ere enpresaren batek plana izango ez balu, zigorrak izango ditu: 200 eta 150.000 euro arteko isuna. Bestelako ondorioak ere ekar ditzake, hala nola dirulaguntzak ukatzea edo Administrazio Publikoarekin kontraturik ez sinatzea (arau-haustearen larritasunaren arabera). Kasu oso larrietan, hiru urtean enpresaren aktibitatea etetea gerta daiteke.
EMAN BEHARREKO PAUSOAK
Plana eraikitzeko lehen pausoa Berdintasun Batzordea sortzea da, langileek osatutakoa (langileen beste ordezkaririk ez badago). Edonola ere, komeni da langileen ordezkariak izango direnak gaiaren inguruan jantziak izatea.
Ondoren, enpresaren diagnosia egin beharko da. Jarraian, Berdintasun Plana diseinatu eta onartu beharko da, eta planari esker lortu nahi diren helburu batzuk zehaztuko dira.
Behin plana erregistratuta eta martxan dagoela, aplikatu egingo da eta jarraipena egingo zaio. Jarraipen horri esker, Berdintasun Planaren ebaluaketa egin ahal izango da lau urteren buruan -edo lehenago, hala adosten bada-, ikusteko ea hasieran zehaztutako helburuak betetzen ari diren. Horri esker, Berdintasun Plana berretsi edo moldatu ahal izango da, denon ongizatea eta eskubideak kontuan izanik.
Enpresaren batek LGTBI Berdintasun Plana eraikitzeko laguntza behar izanez gero, sindikatuek pausoz pauso azalpenak ematen dituzten gidak eskaintzen dituzte, baita administrazio publikoek ere. Era berean, hori egiten adituak diren aholkularitza zerbitzuak ere badaude, enpresak kontratatu ditzakeenak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

La Ertzaintza registra el Ayuntamiento de Getxo por el derribo del palacete Irurak Bat

