
ELA sindikatuak Azpeitiko, Zumaiako eta Getariako udaltzain izateko oinarriak publikatzear dauden testuingurua baliatuta «lan baldintza prekarioak ekiditeko» oinarriak aldatzeko eskaera egin die udalerri horietako gobernuei.
Azpeitia, Zumaia eta Getarian udaltzainak kontratatzeko prozesua bertan egitea erabaki zuten, eta ez Lakuako Segurtasun Sailak bultzatutako EPE bateratu baten bidez. Erabaki hori txalotu egin du ELA sindikatuak, «herritarrengandik gertukoa, deszentralizatua eta euskalduna» izango den Udaltzaingoaren alde.
Alabaina, oinarriak aldatzeko garaian soldata duinak eta esperientzia kontutan hartzea eskatu du sindikatuak. «800 euroko soldata prekarioak ordaindu ordez, euren lanari dagozkien soldatak ordaintzea eskatu genien; Azpeitiko Udalak erabaki berri du dagozkien soldatak ordainduko dizkiela», jakinarazi du sindikatuak ohar baten bidezj. Zumaiako zein Getariako udal gobernuei ere eskakizun bera egin die.
«Oinarrietan agertzen diren esperientzia puntuazio testimonialak aldatu eta esperientzia benetan baloratu dadila eskatzen dugu», hori da bigarren eskakizun zehatza. Izan ere, ELAren arabera udaltzain «asko eta asko» behin-behinean daude lanean eta esperientzia hori baloratu beharrekoa da.
Udaltzaingo ereduaz
Bestalde, eskatu du EPE prozesuak herrian bertan eginda polizia eredua eta zer nolako udaltzaingoa nahi dugun hausnartzeko aukera baliatzea.
Urola-Kosta bailarako hiru udalok, EH Bilduren agintepean guztiak, «herritarren beharretara egokitutako Udaltzaingo eredu hurbila eta komunitarioa» indartu nahi zutela jakinarazi zuten otsailean. Horretarako, prozesu bateratua abiatuko dute bost udaltzain postu betetzeko eta lan poltsa ere eratuko dute, aurrerantzean egon daitezkeen beharrak asetzeko.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
