
«PSOEko buruzagi batzuen ustezko ustelkeria praktiken inguruan gaur ezagutu diren informazio larrien aurrean» oharra kaleratu du ostegun arratsalde honetan EH Bilduko idazkari nagusi den Arnaldo Otegik. Lau puntu dituen adierazpena da, ustelkeriari erreferentzia egiten diona baina espainiar testinguru politikoari ere.
«EH Bildu mugimendu politiko bat da, eta zintzotasuna eta ustelkeriaren aurkako borroka ditu oinarri bere jardun politiko eta instituzionalean, edozein dela ere ustelkeriaren adierazpidea», aipatu du Otegik.
Horretan sakonduz, «EH Bilduk esaten duena egiten du eta egiten duena esaten du: ustelkeria kasu bakar batek ere ez dio eragiten gure kudeaketa politiko eta instituzionalari –oroitarazi du–. Eredu gara eta harro gaude».
«Ustezko ustelkeria kasuak erabateko gardentasunez eta zintzotasun politikoarekin landu behar dira», nabarmendu du jarraian. «Hori izan behar da PSOEri exijitu beharreko jarrera ere, eta EH Bildu zorrotza izango da horretan», iragarri du Otegik.
«Nolanahi ere, EH Bildu jakitun da gertaera hauek Espainiako Estatuko testuinguru politiko eta historiko oso zehatz baten baitan kokatzen direla, eta hori ere aztergai izango dugu datorren astelehenean egingo dugun Mahai Politikoan; ondoren balorazio sakona egingo du EH Bilduk», erantsi du idazkari nagusiak.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
