
Donostian joan den ostegunean emakume bati sexu-eraso jarraitua egitea egotzita Ertzaintzak atxilotutako gizon bat larunbatean espetxeratu zuten eta igandean Amarako etxebizitza batean gertatutako sexu-eraso bat ere ikertzen ari dira.
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gertaera horien aurrean «gaitzespen irmoa» adierazi du, bai eta «biktimekiko eta haien ingurukoekiko elkartasuna» ere. Gogorarazi du udal baliabideak eta informazioa baliagarri daudela biktimentzat.
Gainera, Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean Erantzun Protokoloa aktibatu du, premiazko bilera bat deituz informazio guztia biltzeko eta erakundeen erantzuna eta biktimari eta bere inguruari eman beharreko arreta koordinatzeko.
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gogorarazi duenez, «horrelako erasoak gure gizartean oraindik dagoen indarkeria matxistaren eta genero desberdintasunaren adierazpena dira».
Horrez gain, «gertatutakoak agerian uzten du, beste behin ere, beharrezkoa dela eragile sozialekin, feministekin eta, oro har, herritarrekin batera lan egiten jarraitzea, gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde».
Udalak, bere eskumenen barruan, honako konpromiso hau hartu du: «Neurriak bultzatzen jarraitzea biktimek arreta azkarra, koordinatua eta eraginkorra jaso dezaten, eta, aldi berean, prebentzio-jarduerak indartu daitezen eta erasotzaileen zigorgabetasuna ahalbidetu ez dadin».
Egoera honen aurrean, elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, 12.00etan, Alderdi Ederreko Lorategietan, indarkeria matxista gaitzesteko. Udalak ere bat egiten du hirian egiten diren gaitzespen deialdiekin.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
