
Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak astelehen honetan jakitera eman duenez, Udalak Guardetxearen aurka jarritako salaketaren epaiketa datorren urriaren 7an izango da. Nabarmendu dute, beraz, epailearen agindurik gabe Udalak ezingo lukeela datozen hilabeteetan Guardetxearen desalojorik gauzatu.
Bestalde, Gazte Asanbladako kideek salatu dute Udal Gobernuarekin Guardetxearen esleipen baldintzak adosteko asmoz, auzoko hainbat eragilek egindako bilera eskaerei erantzun gabe jarraitzen duela.
«Egoera larria bizi dugu Alde Zaharrean», ohartarazi dute. «Honen isla da pasa den astearte honetan auzoko 15 kultur eta kirol elkarte, jai batzorde eta eragilek egindako Auzo Agerraldia, zeinetan auzoko hainbat ekipamendu auzotarron beharretara egokotzeko eskaera egin zitzaion Udalari», azaldu dute.
Horren harira, «arduraz jokatzeko betebeharra duen» Udala «entzungor egin eta langile klasearen interesen gainetik elite ekonomikoaren irabazi asmoak lehenesten jarraitzen duela» deitoratu dute Alde Zaharreko Gazte Asanbladatik. «Bitartean, auzotarron antolakuntzaren eta autogestioaren bitartez herri mugimenduaren mesedetara jardungo duten herri-egitura eta proiektuak martxan jartzen jarraituko» dutela argi utzi dute.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias
