
Asier Oiartzabal Txapartegi Andoaingo preso politikoa askatasuna berreskuratu du ia 24 urteko kartzelaldiaren ostean, zigor osoa bete ondoren, Etxeratek berri eman duenez.
Asier Oiartzabal Txapartegi aske, zigor osoa bete ostean.https://t.co/SbjFOPo6Yl #Etxera pic.twitter.com/8YqXA9doZx
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) June 17, 2025
Oiartzabal 2001eko irailaren 23an atxilotu zuten Akizen, Estatu frantsesean, eta 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 2018an lekualdatu zuten Lannemezaneko espetxera, Euskal Herritik gertuago. Ordurarte Saint Maur-en zegoen, sorlekutik 680 kilometrora. 2023ko urrian Lannemezanetik Martutenera hurbildu zuten, zigorra Euskal Herrian bete zezan, berak hala eskatuta.
2024ko maiatzean 3. gradua eskuratu zuen eta 2024ko abendutik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.
Urte hauetan guztietan andoaindarraren askatasuna eskatzeko hainbat mobilizazio burutu dituzte bere herrikideek.
Oiartzabalekin, bi dira azken orduotan askatasuna berreskuratu duten presoak. Astelehenean bertan Atarrabiako Txetxu Barrios aske geratu zen baldintzapean, 27 urteko espetxealdiaren ostean.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

