NAIZ

Iñaki Esparza Lannemezanetik Martuteneko kartzelara hurbildu dute

Iñaki Esparza Martuteneko kartzelara hurbildu dute.
Iñaki Esparza Martuteneko kartzelara hurbildu dute. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Iñaki Esparza Luri euskal presoa Lannemezaneko espetxetik (330 kilometrora) Martutenera hurbildu dute, Etxeratek jakinarazi duenez.

Iruindarrak 21 urte bete zituen espetxean preso iragan apirilean eta, legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du frantziar Estatuan ezarri zioten kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea.

Esparzaren lekualdatzearen ondoren, bi euskal preso bakarrik geratzen diran Lannemezanen, Etxeraten zerrendaren arabera: Javier Abaunza eta Mikel Karrera.

Duela hilabete pasatxo Arkaitz Agirregabiria hurbildu zuten kartzela horretatik Martutenera.